euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baionako Collège Marracq eskolako 50 bat gazte errugbilarik Iparraldeko Euskal Etxea bisitatu dute Buenos Airesen

2020/02/21

Baionako Collège Marracq-eko errugbilariak Iparraldeko Euskal Etxean eginiko argazkian
Baionako Collège Marracq-eko errugbilariak Iparraldeko Euskal Etxean eginiko argazkian

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bi aste igaro zituzten Argentinan Collège Marracq eskolako gaztetxoek, Buenos Aires eta Santa Fe probintzietako zenbait hiritan partidak jokatu eta erakustaldiak eginik. Buenos Aires hiriburura iristean, Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideek elkartearen egoitzan errezibitu zituzten. Bertan, 1895ean sortutako erakundearen historia azaldu zieten eta “Euskal Gizataldeak aktibo daukan trinkete zaharrena” ezagutu ahal izan zuten.

Bi asteetan zehar, kirolariak Bransen, Rosario eta Paranako Deltara ere joan ziren tokian tokiko kirolariak eta oro har lekuak eta jendea ezagutzeko. Buenos Aires hiriburuan, bestalde, ohiko ibilbide turistikoak egiteko aukera ez zuten galdu, ‘Caminito’, San Telmo auzoa eta Etxe Arrosa barne.


[Rosarion, ekintza solidario batean hartu zuten parte euskal gazteek, 'Botines Solidarios' elkartearen eskutik. Argazki gehiago, hemen]

Biraren arduraduna gaur egun Biarritzen bizi den Federico Martin Aramburú izan zen, Argentinako Errugbi Selekzioko jokalari ohia. Hau ez da Aramburuk antolatzen duen lehenengo bira eta etorkizunari begira ez du baztertzen euskal diasporako elkarte gehiagorekin kontaktatu ahal izatea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia