Boise, AEB. Plazaratu duten ohar batean adierazu dutenez, Boiseko Jaialdiko antolatzaileek "atsekabe handiz" adierazi dute nazioarteko euskal jaialdi erraldoi hau urtebete atzeratzeko berria, baitetsiz "koronabirus kasuen kopurua handitzen ari d(el)a Idaho eta Estatu Batuetan" eta "erabakia mundu osoan ditugun lagun eta senideekiko maitasun eta ardurak eraginda" hartu dutela. Orain artean ordainketarik egin dutenei dirua nola itzuliko dieten zehaztuko zaiela ere argitu dute.
"Egun hauetan une gogorrak pasatzen ari gara denok, baina horrek Jaialdi 2021 bereziagoa egingo du! Mesedez, zuen buruak zaindu, eutsi goiari eta laster elkarrekin dantza eta jai egiteko aukera izango dugu. Eskerrik asko!", bukatzen dute emailez zein sare sozialen bidez plazaratu duten oharrean.
Berri gehiago eta zehaztasunak datozen egunetan:
-Jaialdiko webgunean: https://www.jaialdi.com
-Facebook: https://www.facebook.com/Jaialdi2021
-Twitter: https://twitter.com/jaialdi2021
-Instagram: https://www.instagram.com/jaialdi_boise