euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baietz talde euskal-argentinarraren lehen diskoak oihartzuna izan du Euskal Herriko hedabideetan

2012/02/02

Baietz taldeko Gaspar Jaurena, alboka jotzen (argazkia Baietz)
Baietz taldeko Gaspar Jaurena, alboka jotzen (argazkia Baietz)

PUBLIZITATEA

Berezia da Argentinako Baietz musika taldearen istorioa: euskal instrumentuak jo eta egiten dituzte taldea osatzen duten sei musikariek, Argentinako euskal etxeetan barrena makina bat musika tailer egin dituzte eta iaz argitaratu zuten lehen diskoan euskal abestiak eta argentinar musika uztartzen dira. Argentinan eginiko euskal musika honek euskal komunikabideen arreta deitu du eta Berria egunkariak taldeko Gaspar Jaurenari jarraian laburbiltzen dugun elkarrizketa egin dio.

Donostia-San Sebastian. Ane Urrutikoetxea kazetariak Baietz-eko Gaspar Jaurena musikariari egin dion elkarrizketan talde euskal-argentinar honen ibilbidearen berri ematen du cordobatarrak. "Baietz duela hiru urte sortu zen, Euskal Herriko instrumentuak eta euskara ikasten hasi ginenean. Orduan ez genuen ensamble bat egiteko asmorik, baina sorterriko instrumentuak jotzen hasi ginenean etorri zitzaigun soinu motekin lan egiteko ideia burura. Guztira, sei musikarik osatzen dugu taldea. Musikaren adar ezberdinak ezagutzen ditugun irakasleak gara denak: Fernando Zabalza, Agustin Alonso, Franco Seghesso, Marco Seghesso, Noe Fernandez eta ni neu", dio Jaurenak.

Taldekideen erdiak euskal sustraiak dituzte eta horrek asko lagundu diela azaltzen du musikariak: "Euskal kultura denon artean zaindu eta eraiki behar dugun oinordekotza da. Musikari dagokionez, aurreko maisuez ikastea da gure helburua. Duela 50 urteko Argentinan, euskal musika lantzen zutenak asko ziren, baina arrazoi askorengatik, gutxi gara gaur egun. Ez zitzaigun bidezkoa iruditzen ohiturak galtzea".

Baietz-ek iaz plazaratu zuen diskoa Argentinan egiten den euskal musika tradizionala biltzen duen lehena da. "Musikari dagokionez, Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko nahasketa bat biltzen du diskoak: kreolea, sorterrikoa eta afroamerikarra. Itsasoz bestaldeko musika tradizionalaren ikuspegi amerikarra landu dugu. Nagusiki, disko honek Diasporak Euskal Herriarekin duen harremana eta ardura islatzen du".

-Irakur elkarrizketa osoa Berria egunkarian, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia