euskal diaspora eta kultura
2010/10/29
PUBLIZITATEA
San Nicolas de los Arroyos, Argentina. "Kontzertuak eman aurretik, tailer pedagogikoen bidez jendeak, eta zehatz-mehatz San Nicolas bertako musikariek, euskal tresna tradizionalak ikusi eta jotzeko aukera edukitzea zen gure proposamena. Eta ondo asko bete genuen helburua", azaldu diote 'Baietz' Musika Taldeko kideek EuskalKultura.com-i. Izan ere, jendetsuak izan ziren oso tailerrak zein kontzertuak.
[Adin guztietako ikasleek hartu zuten parte tailerretan. Irudian, putz egiten albokari barneko musika ateratzearren]
Lehenengo klasea urriaren 22an burutu zen 501 zenbakidun Arte Eskolan eta berrogeita hamar bat ikaslek hartu zuten parte. Klasearen ondoren, taldeak laurogei ikaslerentzako kontzertua eman zuen eskolan bertan. Baina ekitaldia ez zen hor bukatu. Jankinmin eta interesa handia erakutsi zutenek tailerrekin jarraitu ahal izan zuten biharamunean euskal etxearen egoitzan. Larunbatean, tailer bakoitzean euskal tresna bati buruz hitz egin zuten adituek, besteak beste xirula, ttun ttuna, alboka eta txalapartaz.
[Tailerrak eskaintzeaz gain bi kontzertu eman zituzten 'Baietz' osatzen duten bost musikari corodobatarrek]
Larunbateko errezitalarekin agurtu zuten etxe anfitrioia 'Baietz'ekoek. Euskal Herriko soinuak edergarri izan zituen afari bat konpartitu zuten Cordobako mutilek eta euskal etxeko kideek. "San Nicolasen aurkitu genuena eta ez da leku askotan ikusten. Zoragarria da euskal etxeko kideek elkarlanerako daukaten gaitasuna; eta aipagarria da erakundeko lehendakaria den Damian Cebey-ren engaiamendua", adierazi du Gaspar Jaurena musikariak. "Espero baino askoz gehiago bildu genuen San Nicolasen. Euskal kultura zabaltzeko eta komunitatearekin batera lan egiteko jarrera eredua izan daitezke euskal diasporan", azpimarratu nahi izan dute 'Baietz'-ko kideek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus