euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Baietz Musika Taldeak bere lehenengo CDa aurkeztuko du larunbatean San Nicolaseko Euskal Etxean

2011/09/29

2010ean Baietz taldeak San Nicolaseko Euskal Etxean emandako kontzertuko irudia (argazkia EE)
2010ean Baietz taldeak San Nicolaseko Euskal Etxean emandako kontzertuko irudia (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

2008. urtearen amaieran sortu zuten Agustin Alonso, Jose Noe Fernandez, Franco Seghesso, Fernando Zabalza eta Gaspar Jaurena gazte argentinarrek Baietz izeneko ensamblea. Harrezkero, Cordobatik Argentinako beste hainbat herritara eraman dituzte Euskal Herriko soinu eta doinu tradizionalak, leku guztietan harrera ezin hobea jasoz. Baina euren hiritik kanpo egin zuten lehenengo kontzertua Buenos Aires probintziako San Nicolas herrian izan zen eta hori dela eta herri hau aukeratu dute cordobatarrek Baietz-en lehenengo CDa aurkezteko. Kontzertua urriaren 1ean izango da -- larunbat honetan -- San Nicolas-eko Euskal Etxean, gaueko 9etan.

San Nicolas, Argentina. “Baietz, bi urteko ikerketa baten emaitza da, eta ikerketa honen bidez, Argentinan gutxi garatuta zeuden Euskal Herriko soinuak topatu ditugu. Bi urte hauetan musika asko entzun dugu, eta tresnak eraikitzen eta jotzen ikasi dugu. Dagoeneko txalaparta, alboka, txistua, txirula, kirikoketa, tabala, burrunak, ttarranuelak eta beste tresna batzuk jotzen ditugu”, kontatu zuten Baietz-ekoek, taldea bere lehenengo urratsetan ari zela, EuskalKultura.com-ek egin zien elkarrizketa batean.

Denboraren poderioz, pauso horiek ugarituz joan dira. Baietz-ko kideek Argentinako euskal etxe askotan jotzeko gonbitea jaso dute, tartean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Mendozako Denak Bat eta Gral. Villegaseko Villegas’ko Euskaldunak euskal etxeetan, soilik batzuk aipatzearren. Baina badago erakunde bat gonbite zerrenda honetan lehena izan zena, eta hori San Nicolaseko Euskal Etxea da. “Sanicolastarrak izan ziren geure hiritik kanpo atera gintuzten aurrenak, erronka handi bati aurrera eginez. Hori dela eta aurkeztu nahi izan dugu hemen gure CDa”, azaldu diote aste honetan musikariek EuskalKultura.com-i. “Diskoa ia prest dago baina oraindik ez da kalean. Azken edizio lana egin behar dugu eta uste dugu urriaren erdialderantz eskuratzeko moduan egongo garela. Egiten ari garen lana ez da inoiz egin Argentinan eta kalitatezko emaitza lortu nahi dugu Euskal Herriko musika ahalik eta era onenean zabaldu ahal izateko”, azpimarratu digu boskoteak.

Mugimendu handiko asteburua izango da hau San Nicolaseko Euskal Etxean, izan ere beste ekintza hauek ere burutuko baitira Damian Cebey lehendakari duen erakundean:

- Irailaren 30ean, goizeko 9etan, euskal etxearen egoitzan, Irakurmen Maratoia eta Baietz-en musika tresnei buruzko tailerra
- Irailaren 30ean, arratsaldeko 6etan, hiriko Arte Eskolan, Baietz-en musika tresnei buruzko tailerra
- Urriaren 1ean, goizeko 10etan, euskal etxearen egoitzan, Asier Artolaren “Euskaldunen historiaren historia” izenburuko hitzaldia

Baietz-en kontzertuari dagokionez, larunbatean, urriaren 1ean izango da gaueko 9etan eta euskal etxean. Etxeko Sukaldariak taldea arduratuko da afariaz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia