Bahía Blanca, Argentina. Bi hilabete baino ez dira falta Argentinako euskal komunitatearen urteroko hitzordu nagusia abiatzeko. 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, aurten 125 urte betetzen dituen bertako Unión Vascaren ospakizunaren baitan, azaroaren 11tik 17ra, astelehenetik igandera, egingo da Bahía Blancan. Euskal Etxeak dagoeneko jakinarazi ditu egitarauaren xehetasunak, baita jaialdian parte hartzeko voucherren prezioa ere.
EUSKAL ASTEAREN EGITARAUA
Azaroaren 9an, larunbata
- 18:00etan: Euskal Aste Nazionalaren inaugurazioa. Hasierako hitzak eta Soka dantza. Pilota erakustaldia Unión Vascako pilotalekuan. Pilota eskola, paleta egokitua eta elitekoa.
- 20:00etan: Pintxo-pote Unión Vascako Txokoan
Azaroaren 11an, astelehena
- 18:00etan: Pintura Erakusketa Unión Vascako “Andoni Irazusta” Aretoan
- 19:00etan: “125 urte” Mus txapelketa Unión Vascako Txokoan
Azaroaren 12an, asteartea
- 18:00etan: Pintura Erakusketa Unión Vascako “Andoni Irazusta” Aretoan
- 19:00etan: “125 urte” Mus txapelketaren finala Unión Vascako Txokoan
Azaroaren 13an, asteazkena
- 19:00etan: Bertako “Beti Aurrera” dantza taldearen emanaldi artistikoa, Udal Antzokian
- 21:30ean: Afaria bistan Mónica Garro eta Julio Allo sukaldarien eskutik, Unión Vascan
Azaroaren 14an, osteguna
- 20:00etan: Sagardotegi afaria Unión Vascako “Andoni Irazusta” Aretoan
Azaroaren 15ean, ostirala:
- 8:00etan: Harrera ordezkaritzei eta gosaria Unión Vascako Txokoan
- 12:30ean: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 14:30ean: Zinema euskaraz: “Badago ala ez dago?” Unión Vascako Barandiaran Liburutegian
- 16ean: Mintzodromo, jolasak eta mintza euskaraz Unión Vascako Barandiaran Liburutegian
- 17ean: Dantza tailerra Parque Boronaten
- 17:30ean: Abesbatzen errezitaldia San Luis Gonzaga Elizan
- 19:00etan: Korrontzi taldearen emanaldia Parque Boronaten
- 21:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan
Azaroaren 16an, larunbata:
- 08:00etan: Harrera ordezkaritzei eta gosaria Unión Vascako Txokoan
- 10:00etan: Bilerak. FEVA, Liburuzainak, musikariak eta abesbatzak Unión Vascan
- 10:00etan: Mintzodromoa, jolasak eta mintza euskaraz Unión Vascako “Andoni Irazusta” Aretoan
- 12:00etan: Dantza zuzendarien bilera Unión Vascako Txokoan
- 13:00etan: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 15:00etan: Hitzaldi politikoa Bahía Blancako Udaletxeko Areto Zurian (Alsina kalean 65ean)
- 17:00etan: Kalejira eta danborrada Unión Vascatik Udal Antzokiko harmailadiraino
- 19:00etan: Emanaldi artistikoa Udal Antzokian, Alsina 425
- 22:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan, oholtzan Korrontzi
Azaroaren 17an, igandea
- 11:00etan: Dantza erakustaldia Rivadavia Plazan
- 13:00etan: Euskal Aste Nazionalaren Azken Agurreko bazkaria, Bahía Blancako Merkataritza Enplegatuen Elkarteko Polikiroldegiko Borlenghi Aretoan
- 16:00etan: Korrontzi taldearen kontzertua
ASTEBURUKO VOUCHERREN PREZIOA
HIRU EGUNETAKO VOUCHERRA: ostiral, larunbat eta igandekoa. Guztira $ 120.000 peso. Barne hartzen ditu:
— Azaroaren 15ean, ostirala:
- 08:00etan: gosaria Unión Vascako Txokoan
- 12:30ean: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 21:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan
— Azaroaren 16an, larunbata:
- 13:00etan: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 19:00etan: Emanaldi artistikoa Udal Antzokian, Alsina 425
- 22:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan, Korrontzi oholtzan
— Azaroaren 17an, igandea:
- 13:00ean: Euskal Aste Nazionalaren Agur bazkaria, Bahía Blancako Empleados de Comercio Elkarteko Polikiroldegiko Borlenghi Aretoan
BI EGUNETAKO VOUCHERRA: larunbat eta igandekoa. Guztira $ 100.000 peso. Barne hartzen ditu:
— Azaroaren 16an, larunbata:
- 08:00etan: gosaria Unión Vascako Txokoan
- 13:00etan: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 19:00etan: Emanaldi artistikoa Udal Antzokian, Alsina 425
- 22:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan, Korrontzi oholtzan
— Azaroaren 17an, igandea:
- 13:00etan: Euskal Aste Nazionalaren Agur Agurreko bazkaria, Bahía Blancako Merkataritza Enplegatuen Elkarteko Polikiroldegiko Borlenghi Aretoan
Oharrak:
- Erreserbak eta prezioak 2024ko irailaren 30era arte mantenduko dira.
- Ordainketa: % 50 2024ko irailaren 30a baino lehen ordaindu behar da, eta gainontzeko % 50 2024ko urriaren 21an baino lehen egina beharko dute izan. Ordainketa - - Credicoop Bankuan, $ 191-127-039711/7 zenbakiko kontu korrentean, pesotan, egin behar da. CBU 1910127155012703971178
- Ordainketa egin ondoren, egiaztagiria euskalastea2024 @gmail.com helbidera edo whatsapp bidez 291-5207778 zenbakira bidali behar da.
GARRANTZITSUA: Bazkariaren menua itsaski-paella edo haragi-paella izango da. Voucherrak baieztatzean, bat ala beste adierazi behar da.