euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Unión Vasca euskal etxeak II. Txikien Topaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du

2010/06/17

Txikien kalejira Bahia Blancan egindako euskal astean 2009. urtean
Txikien kalejira Bahia Blancan egindako euskal astean 2009. urtean

PUBLIZITATEA

Bahia Blancako Beti Aurrera Dantza taldeko txikiek oso proposamen polita daukate Buenos Aires probintziako hegoaldean dauden euskal etxeetako txikientzat. Ekitaldia 5 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta dago, eta dantzariek ez ezik, dantzariak ez direnek ere har dezakete parte, baita euren familiek ere. Hitzordua datorren ekainaren 26an izango da, goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara, eta mota askotako ekintzak egingo dira, tartean, jolasak, kirolak, kantak eta dantzak. Horretaz gain, eta umeen bilkura aprobetxatuz, San Juan gaua ospatuko da, dagokion euskal estiloko sua eta guzti.

Bahia Blanca, Argentina. “Eskualde mailako topaketa egiteko ideia iaz sortu zen”, azaldu dio Romina Larrañaga dantza taldeko zuzendariak EuskalKultura.com-i. “Jakina denez, urtero antolatzen da ume topaketa bat Euskal Echea Institutuko Llavallol-go egoitzan, baina distantzia dela eta oso zaila egiten zaigu guri eta hemendik hurbil dauden euskal etxeetako kideei hara joatea. Horregatik pentsatu genuen hemen zerbait antzekoa antolatzea. Badakigu askoz txikiagoa dela gure proposamena, baina asmoa da umeek elkar ezagutzea eta batez ere ondo pasatzea”, adierazi du Larrañagak.

Iaz egin zuten lehengo topaketa, eta arrakastatsua suertatu zenez –Bahia Blancakoez gain Macachingo Euskal Etxeko 30 umek hartu zuten parte– aurten gonbite zabalagoa egin dute Union Vasca-ko kideek. Eta baita erantzun ezin hobea jaso ere: Macachin, Laprida eta Coronel Pringles-ko euskal etxeko txikiak bertara bilduko dira ekainaren 26an. Hona egitaraua.

Egun osoko egitaraua:

- Goizeko 10:30etan: umeen harrera.
- Goizeko 11:00etan: taldeko jolasak. Liburutegi eta euskararen standa, liburuak eta jostailu elkarreragileak.
- Eguerdiko ordu 1ean: bazkaria: pizza. Beti Aurrera taldea antolatzaile.
- Arratsaldeko ordu 2:30etan: herriko kirolen antzeko Jolasak.
- Arratsaldeko 4:30etan: askaria. Txokolatea eta uztaiak (San Juan eguneko umeen ohiko askaria).
- Arratsaldeko 5:30etan: ipuin interaktiboa “Sorginen historia”. Power point baten aurkezpena Metxi del Santoren esku.
- Arratsaldeko 6etan: bedeinkapena eta suaren hasiera. San Juan egunari buruzko azalpena eta abestiak, euskal etxeko euskara irakasle eta ikasleen ardurapean.
- Arratsaldeko 6:30etan: sorginen erretzearekin eta suaren inguruko dantzekin bukatuko da jaia. Etxeko txistulariek musika jarriko dute.
- Arratsaldeko 7etan: txistorrak, babarrunak eta edariak. Etxera bueltatu aurretik, lagunen arteko afaria.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia