euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Euskal Aste Nazionala, gero eta hurbilago. Hasi al zara prestaketak egiten?

2024/08/09

Duela bost urte, Bahiako Union Vascako taldeak ehunka bisitari hartu zituen 2019ko azaroan antolatutakoa Euskal Aste Nazionalean
Duela bost urte, Bahiako Union Vascako taldeak ehunka bisitari hartu zituen 2019ko azaroan antolatutakoa Euskal Aste Nazionalean

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Euskal Aste Nazionalaren hasieratik 14 aste eskasera gaude. Neguko atsedenaldiaren ostean, dantzari talde argentinarrak entseguak areagotzen hasiko dira, euskal komunitatearen urteroko hitzordu handiari begira. Goizaldiren azken bisita pizgarri izan da, batez ere bere euren tailer eta emanaldiez gozatzeko aukera izan dutenentzat. Baina ez dira Bahia Blancan dantzariak bakarrik batuko. Abesbatzek, euskara ikasleek, liburuzainek, musikariek, euskal etxeetako zuzendariek, muslariek, pilotari eta pilotazaleek eta beste hamaika taldeek ere topagune izango dute, eta ederra izango da urrutiko lagunekin berriro ere elkartzeko aukera izatea. Jaialdia azaroaren 11tik, astelehena, 17ra arte luzatuko da, astelehena 18ko jaieguna (Burujabetzaren Eguna) jardueren agendatik kanpo utziz, ordezkaritzek euren jatorriko herrietara lasai itzultzeko denbora izan dezaten.

Euskal Herriko partaideen artean, Korrontzi folk talde alai eta girotsua bertaratuko da. Oraindik egin ez baduzu, garaiz zaude mugitu eta etortzeko planak egiteko. Euskal Astea etoetzeak beti merezi du!

Aurten ehun eta hogeita bost urte bete dituen Unión Vascak martxoan iragarri zuen ofizialki megaekitaldiaren berri prentsaurrekoan. Logoa eta bideo instituzional batere aurkeztu zituen, eta ordutik lan handia egin dute topaketa egiaz paregabea izan dadin. Apirilean, lantaldeen deialdia egin zuten, eta maiatzean aurkeztu zituzten. Ekainean, euren sare sozialen bidez, deialdi berri bat egin zieten "lan eta alaitasun une hau partekatu nahi duten guztiei, 2024ko Euskal Aste Nazionalerako bidean".

Euskal Herritik Bahia Blancara musikariak, dantzariak, artistak, Eusko Jaurlaritzako agintariak eta Iparraldeko eta Nafarroako kultur erakundeetako ordezkaritzak errezibituko dira. Korrontzi folk musika talde ospetsuak bere presentzia baieztatu du. Agus Barandiaran buru duen talde bizkaitarrak hiru kontzertu eskainiko ditu hirian euskal diasporaren topaketaren baitan. Inork galdu nahiko ez duen festa bat izango da eta, oraindik egin ez baduzu, garaiz zabiltza zeure burua antolatu, planak egin eta bertaratzeko!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia