euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blancako Euskal Argentinar Aste Nazionala 2009: ekitaldietako argazki eta bideo erreportaia (II)

2009/11/17

Bahia Blancako FISA pabilioia 2009ko Euskal Asteko larunbatean, Argentina osotik etorritako ordezkaritzak bazkaltzen (argazkia EuskalKultura.com)
Bahia Blancako FISA pabilioia 2009ko Euskal Asteko larunbatean, Argentina osotik etorritako ordezkaritzak bazkaltzen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari buruzko argazki eta bideo kronika edo erreportajearen bigarren zatia. Urriaren 26tik azaroaren 1a bitartean egin da Buenos Aires probintziako hegomendebalde kostan dagoen Bahia Blanca hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak bere 110. urteurrena ospatzen zuen urte berean. Larunbatean eginiko ekitaldiei dagozkie irudiok. Hona bigarren zati hau.

Bahia Blanca, Argentina. Euskal Herritik propio etorritako Urko kantari donostiarrak ostiral gauean FISA pabilioian eman zuen kontzertuaren ondotik, festa giro ederrak segitu zuen bertan, gaztejendea eta dantzariak partaide, goizeko ordu txikiak arte. Larunbat goizarekin, berriz, ekitaldiz betetako asteburu trinkoari ekin zitzaion, igande eguerdiko itxiera senidetasun bazkarira arte egitarauak bere barnean makina bat proposamen biltzen zituela, tartean bilerak, kirol erakustaldiak, tailerrak, sari-emateak, kalejira herrikoia Bahia Blancako kaleetan zehar, guztia, larunbat iluntzean, FISAko agertokira itzultzeko eta bertan afaria eta erromeria egiteko. Baina joan gaitezen zatika, eta hasi dezagun larunbat goiza Union Vasca Euskal Etxearen egoitzan.

2009 euskal astea bahia blanca 017

[Larunbateko jardunak goizeko 8:30ak irian hasi ziren, euskal etxeetako liburutegien bilkurarekin. Union Vascako liburutegiko Nere Grassi liburuzainarekin batera, euskal etxe antolatzaileko lehendakariak, Mikel Irazustak, eman zien ongi etorria beste euskal etxeetatik bertaratu ziren liburuzainei]

2009 euskal astea bahia blanca 018

[Mikel Irazusta, Bahia Blancako Union Vasca (Laurak Bat ohia) Euskal Etxeko lehendakaria eta Nerea Grassi de Goicochea, bertako Jose Migel Barandiaran Liburutegiko arduraduna, eta euskal liburuzainen bilkura honetako koordinatzailea]

2009 euskal astea bahia blanca 020

[Euskal Liburutegien bileran parte hartu zuten li align=centerburuzainetako batzuk Bahia Blancako Euskal Etxeko 'Jose Migel Barandiaran' liburutegiko areto nagusian, bilkuran euren gai amankomunez mintzatzen]

2009 euskal astea bahia blanca 019

[EuskalKultura.com-eko zuzendaria, Joseba Etxarri, liburutegietako arduradunei mintzo zaie, komunikabide horretatik ematen zaien sostengua azalduz, aipatuz hain zuzen ere azken hilabeteotan EuskalKultura.com antolatzaile eta bitartekari izanik Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegitik munduko hainbat euskal etxetako liburutegiei egin zaien liburu-doaintza, garraioa ere kitorik. Munduan, Argentina, Alemania, Kolonbia, Mexiko, Espainia eta Estatu Batuetako hainbat euskal etxe baliatu dira eskaintzaz; Argentinari dagokionez, General Acha, Salta, San Pedro, Necochea, Mar del Plata, Corpus Christi, Resistencia, Mendoza, San Juan, General Rodriguez, Bahia Blanca, La Plata, Rio Gallegos eta Buenos Aires Hiri Autonomoa]

2009 euskal astea bahia blanca 022

[Astelehenetik aurrera eta aste osoan zehar 'Euskal Herriko baserriak' izeneko erakusketa egon zen zabalik Bahia Blancako Euskal Etxean]

2009 euskal astea bahia blanca 023

[Larunbat goizean FEVAk, urtero Euskal Astearen baitan egiten duen osoko bilkurari ekin zion, mahaiburu federazioko lehendakari den Felipe Eiheragibel, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko kidea]

2009 euskal astea bahia blanca 024

[Joseba Etxarri FEVAko bilkurara ere bertaratu zen, gai-zerrendaren barnean baitzegoen bere partaidetza. Euskal Etxeetarako ordezkariei egin zizkien hitzetan, oraindik ere horretan sartu ez diren euskal elkarteei dei berezia luzatu zien euren ekimenei behar bezalako oihartzuna eman eta egindakoaren berri eman dezaten. EuskalKultura.com-ek horretarako eskaintzen duen bide erraztua aipatu zuen, euskal esaera zaharra gogora ekarriz: Esanak egin, eginak esan]

2009 euskal astea bahia blanca 028

[FEVAko bilkurak bisita berezia bildu zuen geroago, Eusko Jaurlaritzako Argentinako Ordezkaria, Elvira Kortajarena, Buenos Airestik, eta Euskal Herritik Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremenetarako Zuzendari Julian Celaya bertaratu baitziren]

2009 euskal astea bahia blanca 025

[Marta Abarrategui FEVAko idazkari eta Arrecifesko Euskaldunak Danak Bat Euskal Etxeko kide denak bi euskal ordezkariak aurkeztu eta Julian Celayari buruzko biografi soslaia irakurri zuen, lehenengo aldiz biltzen baitzen kargua hartu zuenetik FEVArekin osoko bilera batean]

2009 euskal astea bahia blanca 027

[FEVAko ordezkarien aurrean mintzatu zen Julian Celaya eta FEVA erakundearekin eta kide dituen euskal etxe guztiekin lankide izateko nahikeria azaldu zien. Kanpo Ekintza idazkari nagusia den Guillermo Echeniqueren mezu bat irakurri zien, Eusko Jaurlaritzak alor honetan segitu behar dituen ildo nagusiak aipatuz. Elvira Kortajarenak ere euskal etxeen eta euskal hiritarren zerbitzurako duen borondatea azpimarratu zuen, eta Argentinako euskal etxe guztiak bisitatzeko bere guraria berretsi zuen]

2009 euskal astea bahia blanca 029

[Jaurlaritzako bi ordezkari politikoei lagunduz Andoni Martin Kanpo Ekitzako teknikaria ere bertaratu zen. Hau ere bildutakoei zuzendu zitzaien, eta indarrean dauden deialdi eta aferei buruzko jarraipide eta jakingarriak eman zituen. Hala eskatu zuten euskal etxeei, argitaratzear dagoen baina oraindik buletinean argitara eman ez den euskal etxeentzako 2009ko deialdiko dirulaguntzen kopurua adierazi zien, xifrok argitaratuak izan arte ofizialak izango ez direla argituz]

2009 euskal astea bahia blanca 031

[Euskal Herrian herri kiroletan ari diren zenbait kirolari aditu --Gipuzkoako Herri Kirol Federaziokoak-- kirol hauen erakustaldiak egitera hurbildu ziren Euskal Astera. FISAko eremuan jardun zuten. Irudian, aizkolariak]

2009 euskal astea bahia blanca 032

[Aizkolarien ahaleginak txalotu eta estimatu egin zituen publikoak. Herri kirolak biharamunean errepikatuko ziren, igandean, katedral ondoan, trafikoari propio itxitako Bahia Blancako karrika batean. Euskal Astean aritu ziren aizkolari eta herri kirolariak: Ernesto Ezpeleta (Bihurri), Jose Inazio Flores, Jesus Olaizola (Agite) eta Jesus Gisasola. Joseba Ostolaza harrijasotzaileak, bestetik, 100, 150 eta kilo gehigotako harriak jaso zituen]

2009 euskal astea semana vasca 036

[Joseba Ostolaza harrijasotzailea 125 kiloko kubikoa altxatzen]

2009 euskal astea bahia blanca 038

[FISAko pabilioi estaliak bildu zituen jenderik gehien deitu zuten Euskal Asteko ekitaldiak. Irudian, larunbat eguerdiko bazkaria. Pabilioia euskal baserrien itxura zeukaten ia egiazko tamainako eraikinekin edertuta zegoen, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeko kideek hartutako lana]

2009 euskal astea semana vasca 037

[FISAko pabilioia larunbat eguerdiko bazkaria bitartean. FISA eta Euskal Etxea bera izan dira aurtengo Euskal Asteak izan dituen bi egoitza eta agertoki nagusiak]

 

BIHAR SEGITUKO DU



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia