Bahía Blanca, Argentina. Bost aste baino ez dira falta 2024ko Euskal Aste Nazionala hasteko Bahia Blancan eta hona azken nobedadeen berri. Horietako bat, zalantzarik gabe, deskontua duten voucherrak eskuratzeko epea luzatu izana da. Epe berria urriaren 15ean amaituko da. Data horren ondoren voucherrak erosten dituztenek garestiago ordainduko dituzte, inflazioaren araberako gehikuntzarekin. Gogoan izan erreserbak egungo prezioan errespetatuak izan daitezen, voucherraren %50a urriaren 15a baino lehen behar dela ordaindu, eta gainerako %50a, urriaren 20ra arte, aldaketarik ez badago.
Union Vascak, bestalde, Xabi Aburruzaga trikitilariaren partaidetza ere baieztatu du. Asteazkenean, azaroaren 13an, bertako Beti Aurrera taldekoei lagunduko die Udal Antzokian egingo duten dantza erakustaldian, eta ondorengo pintxo-potean. Ostiralean, azaroaren 15ean, arratsaldeko 5etan, trikitilariak vat egingo du Josetxo Astolfik eta Manu Irastorzak Boronat parkean koordinatuko duten dantza tailerrarekin. Unión Vascaren egoitzan afalostean egingo den erromerian, oholtzara igoko da bere ikuskizuna eskaintzearren. Larunbatean, azaroaren 16an, ohiko kalejiran parte hartzea espero da, herrialde osoko dantza taldeek Udal Antzokian eskainiko duten Gaualdi Artistikorako bidean, FEVAko eta Korrontziko musikariekin bat eginik.
Xabi Aburruzaga Joseba Urrutiarekin, 2022ko Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai jaialdiaren amaieran
HONA VOUCHERREN PREZIOAK. 2024ko Euskal Astea
HIRU EGUNEKO VOUCHERRA: ostiral, larunbat eta igandekoa. Guztira $ 120.000 peso. Barne hartzen ditu:
— Azaroaren 15ean, ostirala:
- 08:00etan: Gosaria Unión Vascako Txokoan, Lavalle 284
- 12:30ean: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 21:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan, Lavalle 284
— Azaroaren 16an, larunbata:
- 13:00etan: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 19:00etan: Emanaldi artistikoa Udal Antzokian, Alsina 425
- 22:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan, Korrontzi oholtzan, Lavalle 284
— Azaroaren 17an, igandea:
- 13:00etan: Euskal Aste Nazionalaren Azken Agur bazkaria, Bahía Blancako Empleados de Comercio Elkarteko Polikiroldegiko Borlenghi Aretoan, Bermúdez 6006
BI EGUNEKO VOUCHERRA: larunbat eta igandekoa. Guztira $ 100.000 peso. Barne hartzen ditu:
— Azaroaren 16an, larunbata:
- 08:00etan: Gosaria Unión Vascako Txokoan, Lavalle 284
- 13:00etan: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 19:00etan: Emanaldi artistikoa Udal Antzokian, Alsina 425
- 22:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan, Korrontzi oholtzan, Lavalle 284
— Azaroaren 17an, igandea:
- 13:00etan: Euskal Aste Nazionalaren Azken Agur bazkaria, Bahía Blancako Merkataritza Enplegatuen Elkarteko Polikiroldegiko Borlenghi Aretoan, Bermúdez 6006
Oharrak:
- Ordainketa - Credicoop Bankuan, $ 191-127-039711/7 zenbakiko kontu korrontean, pesotan, egin behar da. - CBU 1910127155012703971178
- Ordainketa egin ondoren, egiaztagiria euskalastea2024@gmail.com helbidera edo whatsapp bidez 291-5207778 zenbakira bidali behar da.
GARRANTZITSUA: Bazkariaren menua itsaski-paella edo haragi-paella izango da. Voucherrak baieztatzean, bata ala bestea adierazi beharko da.