euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahía Blanca-ko La Nueva egunkariak elkarrizketa egin dio Rocio Basterrari: "Hemengo... eta hango euskaldun bat", dio

2016/10/24

Rocio Basterra (argazkia La Nueva)
Rocio Basterra (argazkia La Nueva)

PUBLIZITATEA

Argentinako euskaldunen artean, nork ez du ezagutzen Rocio Basterra viedmatarra, euskalduna eta euskara irakaslea, bere lana, etengabeko euskal engaiamendua eta egiten dituen gauzei ipintzen dien entusiasmo kutsakorra? Euskal Herrikoen artean, bat baino gehiagok gogoan izango du bere beharra ETBko aurkezle gisa "Yes, we jai" saioan, bere agerpena "Mihiluze"n eta euskal argentinar peto gisa, engaiaturik euskara eta euskal kulturarekin egin dituen hamaika partaidetzak. Orain ere, kameren aurrean ipini da Oier Plazak deiturik eta huntaz eta hartaz erantzun du Bahia Blancako La Nueva egunkarikoek egin dioten elkarrizketan.

Donostia-San Sebastian. Pertsona ezaguna da Rocio Basterra Diasporan euskalgintzan eta bereziki euskararen inguruan irakaskuntzan dabilen jendearen artean. Berez Patagonia hastapenean dagoen Viedma herrikoa, Bahia Blanca daukate eskualde hartan askok inguruko hiru erreferentea, Bahia Buenos Aires probintzian badago ere. Rocio, Viedman eta Bahian ibili izan da gehienbat euskara irakasle, batere ahaztu gabe euskararekiko bere engaiamenduak bultzatuta ehundaka kilometro egin izan dituen irakasleetakoa izan dela, euskal etxe batzuetan euskara klaseak izan zitzaten, bera izanik gehienetan aukera bakarra eskola horiek eman zitezen. Irakasle, baina motibatzaile, eragile eta haurrekin jolasen bidez eta alderdi ludikoa jorratuz eman ohi ditu klaseak, bere entusiasmoa eta adibide pertsonala horren guztiaren parte.

Atzokoan, Bahia Blancako La Nueva egunkariak Maximiliano Palou kazetariak eginiko elkarrizketa eman zuen argitara. Askotan agertzen da bera euskararen eta euskaldunen ikur bateko eta besteko medioetan. Oraingoan, aurkezle gisa Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena dela-eta Oier Plazaren aginduetara grabatu eta estreinatu berria duen dokumentalaren karietara. Hona hemen elkarrizketa horretarako lotura, eta Rocioren ibilbidearen berri ematen duten bideo batzuk.


Elkarrizketarekin bat La Nueva egunkariak argitaratu duen bideoa, euskarazko oinarrizko esaldiekin


Duela 9 urte, Gaztemundun parte hartu zuela


ETBko Mihiluze saioan partaide Natalia Hormazabalekin batera 2008an


ETBn Lazkaoko euskara irakasle Jon Urdangarinekin, gitarra hartuta kantari


Urri honetanxe, Patagoniako telebista batean, Manuel Bustingorryrekin batera, euskal lekukotasun emaile



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia