euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahia Blanca 32 dantza zuzendariren bilgune, 18 euskal etxetakoak, Euskal Aste Nazionaleko jarduna koordinatzeko

2024/09/02

Pasa den abuztuaren 24an Argentinako euskal etxeetako  dantza taldeetako 32 zuzendari bildu ziren Bahia Blancan
Pasa den abuztuaren 24an Argentinako euskal etxeetako dantza taldeetako 32 zuzendari bildu ziren Bahia Blancan

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Jarduera instituzional bizia garatzen ari da bere 125. urteurrenean Bahia Blancako Unión Vasca 2024ko Euskal Aste Nazionala ospatzeko bidean. Euzko Argentinar Bazkun Alkartasunak (FEVA) deituta, abuztuaren azkenaurreko larunbatean, 24an, Argentinako 18 euskal etxetako dantza taldeetako 32 zuzendari bildu zituen bere egoitzan. FEVAko lehendakari Asier Iriberri ere azaldu zen bilerara, Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederrarekin batera, ongietorri hitzak eskaintzeko bertaratutakoei. Topaketako koordinatzaile, Unión Vascako Manu Irastorza eta Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxeko Josetxu Astolfi izan ziren. Egunean zehar, jarduera teoriko-praktikoak partekatu zituzten eta afalostean guztiek Bahia bertako Beti Aurrera dantza taldearen 76. urteurrena ospatzeko antolatutako erromerian hartu zuten parte.

Topaketak, besteak beste, euskal etxeetako dantza arduradunen arteko loturak sakontzea zeukan helburu, baina baita ere elkarrekin aztertzea dantzari taldeen egungo egoera, formazio estrategia berriak adostea eta 2024ko Euskal Aste Nazionalaren jarduera eta aurkezpenak koordinatzea. Jorratu zituzten: talde-garapena, oinarri pedagogikoak, prestakuntza fisikoa, euskara dantzan, musikarekiko lotura eta eremu eszenikoa. Horrez gain, “Nortzuk gara, norantz goaz?” hitzaldia entzun zuten, La Platako Iñaki Aramayok koordinatua.

  
Topaketari hasiera ematen Josetxu Astolfi, Asier Iriberri, Iñaki Ederra eta Manu Irastorza

Hona, aipatu hiru arduradunekin batera, Bahía Blancako elkarretaratzean partaide izandako dantza zuzendariak:

- Pancho Malanga Unión Vasca (Bahía Blanca)
- Edurne Gil Irazusta Unión Vasca (Bahía Blanca)
- Renzo Bustos Euskaltzaleak (Buenos Aires) eta Euskaldunak Denak Bat (Arrecifes)
- Manuela Ortigosa Laurak Bat (Buenos Aires)
- Sabina Calvaroso Laurak Bat (Buenos Aires)
- Veronica Gouarnalusse Guillermo Larregui (Chacabuco)
- Andoni Azcarate Euzko Etxea (La Plata)
- Martín Adrián Lagunen Etxea (Laprida)
- Emmanuel Bayala Lagunen Etxea (Laprida)
- José Luis Franco Euzko Alkartasuna (Macachín)
- Antonela Mujica Veroli Euzko Alkartasuna (Macachín)
- Maite Coudannes Anaitasuna (Maipú)
- Camila Barragan Anaitasuna (Maipú)
- Andoni Iriberri Plazaola Denak Bat (Mar del Plata)
- Nerea Balzola Denak Bat (Mar del Plata)
- Maite Pacheco Euzko Etxea (Necochea)
- Lourdes Pacheco Euzko Etxea (Necochea) 
- Hector Altamira - Lagun Onak (Pergamino)
- Marina Faura Lagun Onak (Pergamino)
- Agustina Gomez Arralde Zazpirak Bat (Rosario)
- Ainhoa Parachu Zazpirak Bat (Rosario)
- Mateo Tacconi Zazpirak Bat (Rosario)
- Guillermina Merlo Euskal Etxea (San Nicolás)
- Martina Saa Euskal Etxea (San Nicolás)
- Facundo Etchegaray Gure Etxea (Tandil)
- Sara Urbieta Gure Etxea (Tandil)
- Marcos Juarez Gure Etxea (Tandil)
- Pilar Urbieta Hiru Erreka (Tres Arroyos)
- Maia Jaureguibehere Hiru Erreka (Tres Arroyos)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia