euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badugu Gabonetako saskiaren irabazlearen izena!

2012/12/24

Zozketatutako Gabonetako saskiaren edukia.
Zozketatutako Gabonetako saskiaren edukia.

PUBLIZITATEA

Daniel Pérez izan da Dastatu.es on line dendarekin batera zozketatu dugun euskal produktuz betetako Gabonetako saskiaren irabazlea. Zorionak! Zozketako partaide guztiek euskal errezeta bat argitaratu behar izan dute Dastatu.es-en Facebookeko orrian eta horietarik Daniel Pérez izan da zozketako arauak bete izanez suertatu den irabazlea.

Donostia-San Sebastian. Guztira, 20 euskal errezeta jaso ditugu: Tolosako babarrunak, euskal pastela, taloa gaztarekin, hegaluze marmitakoa, Idiazabalgo gazta flana... Parte hartzaileek Dastatu.es-en Facebookeko orrian argitaratu dituzte errezetak, eta horien guztien artean egin da zozketa.

Sari bikaina eramango du etxera Danielek, Gabonetan familiarekin edo lagunekin gozatzeko. Saskia kalitate goreneko euskal produktuz osatuta dago:

  • Jatorri-deiturako Idiazabal gazta zatia, BAGA, 250 g
  • Urdaiazpiko paleta, BASATXERRI, 100 g 
  • Foie moussea %55, KATEALDE, 135 g
  • Txorizo kularra, BORDON, 330 g 
  • Zainzuriak, Nafarroako jatorri-deiturakoak, NAVARRICO, 500 g
  • Estra pikillo piper ekologikoak, LA CHURTA, 250 g 
  • Arabako Errioxako oliba olio estra birjina, ADORA, 25 cl
  • Getariako hegaluzea, JUANTXO, 170 g 
  • Tolosako gourmet teilak, GORROTXATEGI, 125 g
  • Getariako Txakolin botila, jatorri-deituraduna, ARREGI
  • Errioxako ardo ondu botila, jatorri-deituraduna, ONDALAN
  • Cava brut botila, MAINEGRA

 Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia