euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badatoz berriz ere Euskal Jaiak Madrilera: larunbatean Retiro parkean, Euskal Etxeak antolatuta

2011/09/26

Iazko edizioan egin zen trikitixa emanaldia (argazkia MadrilEE)
Iazko edizioan egin zen trikitixa emanaldia (argazkia MadrilEE)

PUBLIZITATEA

Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Jaien bigarren edizioa egingo du larunbat honetan Retiro Parkean, Espainiako hiriburuan euskal kultura eta elkartearen lana ezagutarazteko. Iaz egin zuten lehen edizioa, eta esperientzia hain izan zen ona, aurtengorako irrikaz direla elkarteko kideak. Ospakizunak izango dituen jardueren artean, honakoak: estropadak (Donostiako eta Santurtziko bi talde Madrilgo beste biren aurka), Bakioko Itxas-alde dantza taldea eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak.

Madril, Espainia. Larunbat honetan, urriaren lehenenan, Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Jaien bigarren edizioa ospatuko du, Retiro Parkean egingo diren jarduerekin. Eguna goizeko 10:00etan hasiko da, parkeko lakuan egingo den estropadarekin. Euskal Herriko Santurtziko Itsasoko Ama eta Donostiako Ur-Kirolak lehiatuko dira, Madrilgo beste bi ontziren aurka.

Eguerdian dantza erakustaldia eskainiko du Bakioko Itxas-alde taldeak eta 13:30etan txistu kontzertua emango du Peter Ansorenak, iazko edizioan ere jaian aritu zen Donostiako Txistulari Bandaren zuzendariak. Arratsaldean, 17:15etan, txikien tartea helduko da, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen emanaldiarekin. Gero, 18:30etan, euskal etxeko dantza taldea saiatuko da taula gainean eta jarraian Madrilgo Euskal Abesbatzak kantaldia eskainiko du. Eguneko egitaraua Mielotxin folk talde nafarraren kontzertuarekin bukatuko da. Goiz eta arratsaldez, Aitor Koteron trikitilariak bere musikarekin alaituko du jaia.

Aurtengo berrikuntza bezala Euskal Etxeak bideo lehiaketa bat antolatu du eta Euskal Jaiari buruzko erreportaje onenak sarituko dituzte. Lehiaketaren oinarriak, hemen. Irabazleek 100 eta 200 euroko sariak jasoko dituzte. Era berean, Euskal Etxeak Euskal Jaiko elastikoak jarri ditu salgai: 8 euro bazkideentzat eta 10 euro bazkide ez direnentzat.

-Informazio gehiago eta iazko argazki eta bideoak, Madrilgo Euskal Etxearen webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia