euskal diaspora eta kultura
2012/02/29
PUBLIZITATEA
Bartzelona, Katalunia. Martxoaren 1etik 30era Bartzelonako Euskal Etxeak Zinemaldia 2012 jaialdia egingo du eta euskal zinemagintzaren azken emaitzak ezagutzeko eta gozatzeko aukera emango die bai hirian bizi diren euskaldunei, zein euskal kultura ezagutu nahi duten kataluniarrei.
Euskal Etxeak berak azaldu duenez, jaialdiaren zazpigarren edizioa da hau, eta zenbaki horretara iristeak erakusten du ekitaldiak oinarri sendoak eta ikuslego fidela dituela Bartzelonan. Zinemaldiak ikusleei kataluniar zirkuitu komertzialetan nekez topa daitezkeen filmeak ikusteko parada ematen die, eta gainera, doan. Ez da nolanahiko prosamena, egungoa bezalako krisi garaian.
Urtero bezala, gainera, Zinemaldiak ikusle, zuzendari eta aktoreen artea elkarrizketa eta eztabaida sustatuko ditu eta filme guztien ostean solasaldiak egingo dira. Horrela, Euskal Etxetik pasako dira Telmo Esnal ("Urte berri on, Amona!"), Alberto Gorritiberea ("Arriya") eta Asier Altuna ("Bertsolari") bezalako zuzendariak, Montserrat Carulla aktore kataluniarra eta Fermin Muguruza musikaria, berak zuzendu duen "Next Music Station" dokumental sailaren "Lebanon" atalarekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus