Korrikak edizio berria egingo du hilabete batzuk barru, 2015eko martxoan: Urepelen (Nafarrioa Beherea) hasiko da, 19an, eta Bilbon amaituko 29an. Aurkezpena egitearekin batera, antolakuntzako Klara Astondoa EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da Diasporari ekimenean arte hartzeko gonbite berezia luzatzeko. Aurrekoetan Londresetik Australiara, New Yorketik Montevideora, munduan zehar ziztu bizian zabaldu da Korrikan parte hartzeko irrika. Aurten ere, antolakuntzak jarduerak antolatzeko materiala eta laguntza eskaini ditu. Anima zaitez eta Diasporan ere "Euskalhaldundu!"
Bilbao, Bizkaia. "Euskahaldundu!" da Korrika 19ren lelo nagusia eta Durangoko Azokak jasoko du ekimen honetan parte hartzen duten euskaldunen omenaldia. 2015eko martxoaren 19tik 29ra egingo da lasterketa, Euskal Herri osoa zeharkatuz: Urepelen hasi eta Bilbon amaitu.
Antolakuntzatik gonbitea luzatu diete Diasporako euskal etxe eta euskaldunei, aurrekoetan bezalaxe. Diasporan antolatzen diren ekitaldietarako materiala (petoak, informazio afitxak, kartelak...) bidaltzeko asmoa agertu dute antolatzaileek. Horretarako eta Diasporako ekitaldiei buruz edozein proposamen egin edo zalantzak argitzeko, harremanetan jarri antolakuntzako kide Klara Astondoarekin (klara.i-a@aek.org).
Korrikak abian jarri du dagoeneko 19. edizioaren webgunea eta sare sozial hauen bidez ere hasi dira informazioa zabaltzen: Twitter, Facebook , Flick-r eta Youtube.