euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator EH Sona 2014! Bartzelonako Euskal Etxeak musika jaialdiaren kartela aurkeztu du

2014/10/15

EH Sona 2014 jaialdiaren kartelaren zati bat
EH Sona 2014 jaialdiaren kartelaren zati bat

PUBLIZITATEA

Bartzelonako euskal komunitatearentzat urteko ekitaldirik nagusienetakoa da Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona jaialdia. Aurtengoa urriaren 24tik abenduaren 6a bitartean egingop da betiko kartel indartsu eta erakargarriaz gain, proposamen berriak ere badakartza: batetik, musika autogestio lantegia egingo da, Ainara LeGardon kantariarekin; eta, bestetik, txikiei eskainitako ‘Txo!’ jarduera berezia egingo da.

Bartzelona, Katalunia. "Euskal Herritik kanpo egiten den euskal musika jaialdirik handiena", horrela aurkeztu dute Bartzelonako Euskal Etxeko arduradunek EH Sona 2014! eta kartela ikusita, argi dago, egitarau indartsua dela. Hauetxeak osatzen dute aurtengoa: Sutagar, Eratu, Ainara LeGardon, Lou Topet, Revolutionary Brothers, Kashbad, Bide Ertzean, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Balerdi Balerdi, Mutxikontrapas, Tania de Sousa, Goienetxe Anaiak, Mursego eta Ze Esatek.

Datozen egunetan, kontzertuen datak eta guneak ezagutaraziko ditu Euskal Etxeak, eta jaialdiari buruzko informazio guztia www.ehsona.com gunean izango da eskuragarri.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia