euskal diaspora eta kultura
2013/03/07
PUBLIZITATEA
Cañuelas, Argentina. Urteroko hitzordua, berehala, apirilaren 6 eta 7an gauzatuko da Cañuelasen, bertako Denak Bat Euskal Etxeak antolaturik. Dantzarien Eskualde Topaketa honek bi helburu argi ditu: batetik, hainbat euskal etxetako gazteak biltzea, Euskal Astera joateko 'itxaronaldia' laburtze aldera [bide batez, baieztatu dute dagoeneko aurtengo Euskal Aste Nazionaleko data: urriaren 11, 12 eta 13a, Cordobako Villa Marian]; beste alde batetik, Aberri Eguna bera ospatzea.
Egitarauak betiko hurrenkerari jarraituko dio. Larunbat goizean hasiko dira biltzen neska-mutilak Smata-ko instalazioetan eta bazkaldu ondoren, arratsaldeko 5ak inguruan, euskal etxera abiatuko dira 6:30etan kalejirarekin hasteko. Dantza eginez eta abestuz helduko dira San Martin Plazara bertan dantza emanaldia egiteko, herritarrak ere gonbidatu. Plazaren aurreko tauletatik euskal etxeeetako dantzariak pasatuko dira eta ikuskizuna bukatzean, erromeria lehertuko da euskal etxearen egoitzan.
Vaucherren prezioa ere plazaratu berria da. Dantzari eta dantza taldeetako zuzendarientzat, larunbateko bazkari eta erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria, 320 peso; lagunentzat, zerbitzu berarekin, 350. Informazio gehiago eskuratzeko, margaita18@yahoo.com.ar edo vetcanuelas@yahoo.com.ar helbideetara idatzi.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus