euskal diaspora eta kultura
2014/04/29
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. 2011ko eta 2012ko edizioen arrakasta itzelaren ondoren, irrikan zeuden Argentinako euskal etxeak ‘Buenos Aires celebra al País Vasco’ (Buenos Airesek Euskal Herria ospagai) jaiaren hirugarren edizioa noiz gauzatuko. Azkenean itxaronaldia bukatu da: Buenos Aireseko Udalaren babesa duen erakustaldia asteko igandean, maiatzaren 11an, izango da, Mayo Plazaren inguruan.
Hainbat ekintza berri eta publikoa liluratzeko moduko zenbat proposamen aurkeztuko dira aurtengo jaian, tartean, esaterako, kiroletan, Gral. Las Herasko euskal etxeak eskainiko dituen Herri Kirol saioak eta, gastronomian, Itziar Agirre sukaldari rosariotarrak eta berez japoniarra den baina Euskal Herrian trebatu den Takehiro Ohno sukaldariak emango duten euskal sukaldaritza klasea. Horretaz gain, aurtengoan euskal etxeen partaidetza ere handituko da –hogei bat izango dira festara bertaratuko diren euskal etxeak– eta gai eta produktu eskaintza zabalagoa egongo dela azaldu dute.
‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’k maiatzaren 11an zabalduko ditu ateak, goizeko 11etatik iluntzeko 6etara eta agertoki nagusia Mayo Plazaren aurrean kokatuko da. Standak, ordea, Mayo etorbidean zehar – Chacabuco kaleraino - ezarriko dira. Hona hemen, jaian parte hartuko duten euskal etxe, erakunde eta euskal enpresen zerrenda:
Dantza eta kultur ekintzen elkarte gauzatzaileak
Ayacuchoko Euskal
Odola
Cañuelaseko Denak Bat
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
Chivilcoyko Beti Aurrera
Buenos Airesko Euskal Etxea (Lavallol)
Buenos Airesko Euskal Echea (Sarandi)
Buenos Airesko Euskaltzaleak
Buenos Airesko Eusketxe - Ekin Dantzari Taldea
Buenos Aireseko Laurak Bat
General Rodriguezeko Eusko Aterpea
General Las Herasko Zazpirak Bat
J. C. Pazeko Toki Eder
La Platako Euzko Etxea
Lomas de Zamorako Denak Bat
Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea
Maipuko Anaitasuna
Chacabucoko Guillermo Larregui
Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
Rosarioko Zazpirak Bat
Villa Mariako Euzko Etxea
Lagun Onak Abesbatza
Ixilik, Laurak Bat-eko Musika Taldea
- Gure Esku Dago
dinamikaren aurkezpena eta Giza Katea egiteko deialdia
- Herri Kirolak, General Las Heraseko kideen eskutik
- Euskal Echea Eskoletako ikasleen desfilea
- Danborrada
- Euskal sukaldaritza klasea, Itziar Agirre eta Takehiro Ohno chef-en ardurapean
Txosna Kulturalak:
Euskara
Argitalpenak
Kirolak
Hezkuntza
Genealogia
Eskulanak
Umezaintza gunea
Euskal argazkia
Ibiltaria: erreportajeak, irudiak
Txosna instituzionalak:
Euskadiren
Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritza
La Platako Unibertsitateko Estatu Gabeko Nazioen Foroa
Sukaldaritza txosnak
Buenos Aireseko Euskaltzaleak
euskal etxea
Buenos Airesko Laurak Bat euskal etxea
San Nicolaseko Euzkal Etxea euskal etxea
Lomas de Zamorako Denak Bat-en jatetxea
Bestelako txosnak:
‘Isla Negra’ txokolateak
Eskulan eta produktu tipikoak
Artisauak: Adrián
Castel, María Emilia Horvat, Alejandra Vidal
Aitunea (María Virginia Laorden, Cañuelas)
Zilarrezko bitxigintza (Silvia Azpiazu, Laprida)
Arandú Txapela eta Abarkak
Jantziak (Andrea Meana)
Laurak Bat
Euskaltzaleak
El Mundo Gaztak eta Esne gozoa, Alberto Ospital-ena
Esnaola produktuak
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus