euskal diaspora eta kultura
2013/11/25
PUBLIZITATEA
Erroma, Italia. Hemen da aurki 2013ko Settimana Basca, Associazione Culturale Euskara eta UPTER-eko Euskara Sailak urtero antolatzen duten euskal astea. Abenduaren 3an abiatuko da, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera, Erromako giroa berotzeko asmoarekin. Horretarako, zinea, musika, literatura, gastronomia eta antzerkia baliatuko dituzte euskal-erromatar laguntaldeko kideek.
Honatx Settimana Basca 2013 jaiaren egitaraua:
Abenduaren 3a
-19:00: Euskararen jaia. Aperitif-a, "Gartxot" animazio filmaren emanaldia, Lazioko Soinu-mapa egitasmoaren aurkezpena eta Dì-esan proiektuko bideo emanaldia. Lekua: Spazio Oxygen, Via San Tommaso D’Aquino, 11/A (Metro Cipro). Sarrera doan.
Abenduaren 4a
-18:30: Harkaitz Cano idazlearen “Filo d’erba” (Belarraren Ahoa) liburuaren aurkezpena. Libe argitaletxeak antolatuta. Giufà Liburudendan (Via degli Aurunci, 38-San Lorenzo). Sarrera doan.
Abenduaren 5a
-21:00: “Gazta Zati Bat” dokumentalaren emanaldia. Jon Maia bertsolariak zuzendua. Lekua: Cineclub Detour, Via Urbana, 106 (Rione Monti). Sarrera: 3 euro.
Abenduaren 6a
-19:00: Pintxoak! Gastronomi-dastaketa eta musika eta antzerki ikuskizuna. Lekua: Hula Hoop, Via De Magistris, 91 (Pigneto). Sarrera doan.
Abenduaren 7a
-22:00: Joseba Tapia eta Luis Fernandez musikarien kontzertua (gitarra eta biolontxeloa). Lekua: Cinema America Occupato, Via N. del Grande, 6 (Trastevere). Sarrera doan.
Informazio gehiago: Associazione Culturale Euskara.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus