euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badakizu Euskal Etxeek eskuragai dituzuztela doan eta erraz 'Gizonduz' berdintasun programako material eta ikastaroak

2023/05/25

'Gizonduz' Emakundek bultzatzen duen proiektua da eta gizon-emakumeen berdintasunaren du helburu, gizonen inplikazioa sustatuz
'Gizonduz' Emakundek bultzatzen duen proiektua da eta gizon-emakumeen berdintasunaren du helburu, gizonen inplikazioa sustatuz

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzaren eskutik iritsia da herrialde australera, eta Euskal Etxeek urririk eska eta eskura ditzateke emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duen proposamen berri bat. 'Gizonduz', gizonei zuzendutako eta Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatzen duen berdintasun-programak online eta doako prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ditu.

Argentinako Euskal Etxeetan, 2021az geroztik ari dira garatzen berdintasunerako tresnak, 'Euskal Berdintasunerako Etxeak – Berdintasunerako Eskola'ren esparruan. Berdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka sentsibilizatuta, prestatuta eta konprometituta dauden gizonen kopurua handitzea, eta etxeko lanetan eta zaintzan gizonen erantzunkidetasuna handitzea dira Eskolaren helburuetako batzuk.

Materiala doan eskuragarri: animatzen?

'Gizonduz'ek doako ikastaroen eskaintza zabala eta askotarikoa eskaintzen du, online eta aurrez aurre, norberaren behar edo ahalen arabera. 'Gizonduz' Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da, eta hamabost urte baino gehiago daramatza gizonen eta emakumeen berdintasunaren aldeko kontzientziatze lanetan, gizonen parte-hartzea eta inplikazio parekidea sustatzen. Programak 2023ko sentsibilizazio eta prestakuntza alorrean egindako eskaintza hemen kontsulta daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia