euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires Probintziako Pilota Federazioko Batzordeak La Platako Euzko Etxea-ko ordezkari bat izango

2012/03/28

La Platako Euzko Etxeako trinketean pilotariak (argazkiaEE)
La Platako Euzko Etxeako trinketean pilotariak (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Joan den martxoaren 17an burututako Urteko Ohiko Biltzarrean, 2012-2014 eperako Batzordea hautatu zuen Buenos Aires probintziako Pilota Federazioak (FPPBA). Herri askotako instituzioetako kideek osatzen dute zuzendaritza talde berria, tartean La Platako Euzko Etxea euskal etxeko lehendakari Javier Cluak. “Federazioaren erronka 2012rako Paleta Argentinarra sendotzea da. Aldi berean, tradizio handirik ez duten beste modalitate batzuk sustatzeko asmoa ere badugu, hala nola esku pilota, xare eta larruzko paleta trinketean”, adierazi dute FPPBA Federazioko agintariek ohar batean.

La Plata, Argentina. Indar handia du La Platako euskal etxean Pilota kirolak. Izan ere, 2007ko apirilean, bertoko Euzko Etxean nazioarteko arauak betetzen dituen trinkete bat estreinatu zuten pilotazaleek, Argentina osoan ezaugarri horietako bigarren trinketea bihurtuz.

Bost urte pasa eta gero, garrantzi handiko beste urrats bat eman dute La Platako pilotariek. Javier Clua euskal etxeko lehendakaria Buenos Aires probintziako Pilota Federazioko batzordekide hautatu dute martxo erdialdean eta, adierazi duenez, leku horretatik lan handia egingo du euskal etxeetan praktikatzen diren pilota modalitateak bultzatzeko. “Asko gustatuko litzaiguke ezohiko pilota modalitateak zabaltzea eta probintzia mailako lehiaketak antolatzea. Hori ez da inoiz egin gure herrialdean”, azaltzen dute La Platako euskal etxetik.

Gogora dezagun 1934an sortu zela Buenos Aires probintziako Pilota Federazioa eta 120 bat instituziok osatzen dutela. 2011. urtean 1500 kirolarirentzat antolatu ditu lehiaketak. Azpimarratzekoa da baita ere Argentinako pilotariek partaidetza polita izan zutela Guadalajarako Joko Panamerikarretan, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortuz. 

Honela geratua da 2012-2014 eperako Buenos Aires probintziako Pilota Federazioaren Batzorde Berria:

-Lehendakaria: Javier Lombardi, ‘Club Ciudad de Necochea’ elkartekoa
-Lehendakariordea: Guillermo Ross, Chascomuseko ‘Club Circulo’koa
-Idazkaria: Mario Gutierrez, Gral. Las Heraseko ‘Club Los Robles’koa
-Idazkariordea: Gustavo Goyeneche, Rauch-eko ‘Club Boca’ elkartekoa
-Diruzaina: Saul Lombardi, 'Club Ciudad de Necochea' elkartekoa
-Diduzainordea: Juan P. Gonzalez, Pigüeko ‘Club Independiente’koa
-Batzordekide titularrak: Guillermo Narbaits, Juarezeko ‘Club Alumni’ elkartekoa; Walter Muños, Baraderoko ‘Club Tiro Federal’ elkartekoa; Alberto Molina, De La Garmako ‘Club Garmense’ elkartekoa; Javier Clua, La Platako ‘Euzko Etxea euskal etxea’ elkartekoa
-Batzordekide ordezkoak: Ernesto Crespo, Gonzalez Chaveseko ‘Club Pelota’ elkartekoa; Atilio Villarreal, Azulgo ‘Club de Remo’ elkartekoa; Ana Fessler, De La Garmako ‘Club Garmense’ elkartekoa; Gustavo Esteban, Carlos Casareseko ‘Club Atletico Carlos Casares’ elkartekoa
-Kontu ikuskatzaile titularrak: Simon Elissondo, Tandilgo ‘Club Ferro’ elkartekoa; Roberto Del Re, Chascomuseko ‘Club Pelota’ elkartekoa
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Ariel Heim, Cnel. Pringleseko ‘Club Pelota’koa

-Buenos Aires probintziako Pilota Federazioaren web orria
www.paletabuenosaires.com.ar

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia