euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azulgo Gure Txokoak hiriaren 186. urteurrena ospatu du; 'Gure Patxarana'ren 2018 ekoizpena prest dauka Euskal Etxeak

2018/12/18

Azul hiriaren 186. urteurrena eta 2018ko 'Gure Patxarana'
Azul hiriaren 186. urteurrena eta 2018ko 'Gure Patxarana'

PUBLIZITATEA

Azul, Argentina. Abenduaren 16a da Buenos Aires probintziako Azul hiriaren sorrera-urtemuga eta, aurten ere Udala antolatzaile, mota askotako ekinzak programatu ziren egun horretan hiri mailako data esanguratsua ospatzeko. Ekitaldia joan den igande goizean hasi zen Pedro Burgos fundatzailearen omenezko zeremoniarekin eta esker emate mezaren ostean kabalkada eta musika eta dantza ikuskizunak egin ziren Urioste etorbidean. Hiriko beste hainbat erakunderekin batera, Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxea ere ospakizunetako parte izan zen, euskal gizataldearen ordezkari

Agintarien aurrean pasa zen desfilean, Euskal Etxeak honako ordezkaritza izan zuen: banderaduna Sara Aristu izan zen; estandartea eraman zuena, Maria Ines Etchevers Aizpiri; eta laguntzailea Graciana García.

Urte amaierari begira beste bi berri iragarri dituzte azuldarrek. Alde batetik, Euskal Etxearen lehenengo sorreraren 25. urteurrena ospatuko dute abenduaren 28an. Bestetik euskal ikasleek jakinarazi dute 2018ko patxaran uzta prest daukatela. 'Gure Patxarana' dastatu nahi duenak Euskal Etxetik pasatzea besterik ez dauka.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia