Azul, Argentina. Dagoeneko zabalik dago Azulgo Gure Txokoak euskal diaspora bere orokorrean gai harturik antolatu duen argazki lehiaketa. Irudien gaia paisaia bat, landakoa edo hirikoa, elementu bat, konposizio bat edo erretratua ere izan ahalko dira. Hau da, euskalduntasunarekin zerikusia duen zernahi izan ahal izango da. koloretan edo zuri-beltzean, beti ere duela gutxi egina. Komunitate osoari irekita dago, adin edo leku mugarik gabe, eta argazkilari profesionalek zein amateurrek parte hartu ahal izango dute.
Aurkeztutako lanak Euskal Etxean egongo dira ikusgai, egilearen identifikaziorik gabe, eta epaimahai espezializatuaren balorazioaz gain, publikoaren sari bat ere jasoko dute. Lanik onenak diru sari bat bereganatuko du, baita alpakazko laburu bat ere. Bigarren sarituak ere alpakazko lauburu bat jasoko du. Eta publikoaren saria irabazten duenarentzat, aireratzeko ikurrin bat. Harrera epea azaroaren 16an amaituko da eta sariak 2022ko azaroaren 22an banatuko dira Euskal Etxearen egoitzan egimgo del ekitaldi batean.
Interesatuek WhatsApp bidez 2281-370788 zenbakian eska ditzateke baldintza eta oinarriak, edo nahiago balute.Gure Txokoa Euskal Etxearen egoitzatik (Ronco 675, Alvear ohia) asteazkenetan pasatuz, arratsaldeko 4etatik 5aetara.
Animatu eta Zorte on!