Hirugarrenez egingo dira, datorren larunbatean Baionan, Euskal Herriko eta inguruko genealogiazale eta tokiko historiazaleak bildu eta elkarretaratzeko asmoa duen topaketa hau. Iruñean egoitza duen Antzinako elkartea (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa eremu) eta GHFPBAM (Généalogie et Histoire des familles Pays Basque/Adour Maritime) elkartea antolatzaile, ekimena goizeko 9:30etatik arratsaldeko 6:30ak arte garatuko da. Diasporak ere presentzia izango du stand-etan eta erakusketa batean.
Baiona, Lapurdi. Egun oso bateko hirugarren Topaketa hau, GHFPBAM elkartea 30 urte betetzen ari den urtean bertan antolatu da eta Antzinako 10 urte betetzen ari dela. Ekimena Euskal Herri osoko elkarteen bilgarri izango da, baina antolatzaileek inguruko hainbat leku eta eskualdetako genealogia eta tokiko historia elkarteak ere gonbidatu dituzte, Frantziakoak bereziki.
Parte hartzaileak, beraz, elkarte genealogiazale bolondresak, kultur batasunak, tokiko historia taldeak eta artisau elkarteak ere izango dira. Ekimen profesionalen bat ere bertaratuko da eta behar da esan Diasporak ere bere lekua izango duela, esaterako Euskal Argentina elkarteak ipiniko duen stand-arekin eta baita Euskaldunen Argentina izeneko erakusketarekin ere. Sarrera kitorik da.
Hona Topaketako egitaraua:
- 9h30h Ateak zabalduko zaizkio publikoari
- 10h15 Zabalkunde tailerra (30 minutu)
- 11h Hitzaldia ADN eta genealogia, hizlari: Dr. Fernando Rendo Fornet, PhD Sekuentziazio eta Genotipo Azterketen Atala, Genomika Zerbitzua / Unidad de Secuenciación y Genotipado, Servicio de Genómica (UPV/EHU) (gaztelaniaz)
- 11h45 Ohorezko ardoa
- 14h Hitzaldia Basques et Bayonnais à Saint-Domingue (frantsesez), hizlari Jacques de Cauna, doktore (Sorbonan), CNRS/EHESS CIRESC Haitiko Katedra Bordelen, Haitiko Meritu eta Ohorearen Ordena Nazionaleko komendadore
- 15h30 Hitzaldia la Transmission, hizlari Jon Etcheverry-Ainchart
- 17h Aurkezpena: Euskal Deituren Hiztegi Historikoa / Dictionnaire Historique des Noms de Famille Basques, hizlari Ander Ros Cubas, Filologoa, Onomastika Elkarteko idazkaria (Filólogo, secretario de la Sociedad Vasca de Onomática / Philologue, secrétaire de la Société Basque d'Onomastique)
- 18h30 Ateak ixtea
- 9h30etatik 18h30etara:
Stand eta erakusleen zerrenda: