euskal diaspora eta kultura
2013/12/17
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Bilboko Euskararen Etxean aurkeztu zuten atzo "Blogetan!" lehiaketa Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok eta Argia aldizkariko Gorka Bereziartuak. Lehiaketaren baitan euskal blog onenak hautatuko dituzte, lehendabiziko fasean internet bidezko bozketa baten bidez eta ondoren adituen epaimahai baten iritzien bidez. Bi erakundeek izendatutako kideez osatuko da irabazleak aukeratuko dituen epaimahai aditua, blog eta interneteko komunikazioan jantzita dauden profesionalez.
Euskaraz idatzitako edozein blog aurkez daiteke lehiaketara. Horretarako, nahikoa da Blogetan.com webgunera jotzea eta han blogaren izena ematea. Urtarrilaren 26a arte zabalik egongo izen-emate prozesua. Ondoren, webgune honetan bertan egingo da bozketa. Publikoak atsegin dituen blogak bozkatzeko aukera izango du eta finalistak aukeratzen parte hartuko.
Kategoriak
Lau kategoria nagusi ezarri dira lehiaketan:
• Kultura arloko blogak (zinema, literatura, artea, diseinua, moda, sukaldaritza, gastronomia, enologia, musika ...)
• Gizarte eta Politika arloa ( kazetaritza, historia, humanitateak, ekonomia, hezkuntza, zuzenbidea ...)
• Aisialdiarekin erlazionatutako gaiak (zaletasunak, kirola, bidaiak ...)
• Zientzia eta Teknologia (natura, osasuna, arkitektura , informatika...)
Kategoria bakoitzean sari bana emango da. Eta bosgarren sari berezi bat egongo da, euskal blogari berriarena, 2013an zehar sortutako blog berri bati emango zaiona.
Sariei dagokionez, bostek Bernat Vidal artistak Azkue Fundazioarentzat bereziki diseinatutako garaikur artelan bat jasoko dute. Eta baita 200 eurotako diru-txeke bana. Blogari berria sariaren irabazleak, gainera, Argia aldizkariko blog sarean kolaboratzeko aukera izango du eta a ldizkariko urte batetako harpidetza izango du ere.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus