euskal diaspora eta kultura
2013/01/31
PUBLIZITATEA
Bilbo - Bizkaia. 2009. urtean sortu zen Bilbon Azkue Fundazioa eta teknologia berriak bidelagun harturik, euskara sarean eta munduan zehar era berritzailean zabaltzea du helburu, bereziki gazteen artean, euskararen erabilera sustatuz. On line eta off line munduak bateratuz, bere txokoa egin du sare sozial nagusietan: Twitterren, Facebooken, YouTuben, Flickrren, Pinteresten, SlideSharen...
Horrez gain, mundu digitalean euskaraz bizitzeko erraztasunak jartzen ditu mundu osoko euskaldun guztion eskura: softwareak (ofimatika, pluginak, nabigatzaileak, sistema eragileak, ikastetxeetarako multimedia tresnak eta abar), hiztegiak eta itzultzaileak, eta baita euskarazko hainbat gune interesgarri ere (blogak, webak eta proiektuak). Azken batean, Azkue Fundazioak sarean euskaraz lan egiteko, harremanetan jartzeko, jolasteko, ikasteko eta abarretarako bidea errazten digu euskaldunoi, eta batez ere gazteei.
Eta euskal ziber-komunitatea sendotzeko eta astintzeko, hainbat ekimen jartzen ditu martxan, adibidez, jolasak, lehiaketak eta ekitaldiak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus