euskal diaspora eta kultura
2013/06/13
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. 3. edizio honetan, antolatzaileek berrikuntzak sartu dituzte: Alde batetik, sormenaren abiapuntua soinuak izan dira . Parte hartzaileek soinumapa.net-etik soinu bat aukeratu eta lan berri bat sortu dute. Eta bestetik, aurrekoetan ez bezala, ez da adinen araberako kategoriarik ezarri.
Hauek dira irabazleak, kategoriaz-kategoria:
Soinu kategoria
-Lehenengo saria: Ezkila Hop lana. Egilea: Christian Aduriz
(Uztaritze)
-Bigarren saria: Ardien jauziak.
Egilea: Maitane Hernandez-Eyheramonho (Angelu)
-Hirugarren saria: Allende dantza.
Egilea: Zeze Miege (Biarritze)
Irudi kategoria
-Lehenengo saria: Jin goizetik.
Egilea: Asisko Urmeneta (Hozta)
-Bigarren saria: Iruñea. Egilea:
Leyre Martinez (Zumarraga)
-Hirugarren saria: Miel Otxin.
Egilea: Yanaita Araguas (Arrangoitze)
Testu kategoria
-Lehenengo saria: Kantxara botaiak.
Egilea: Bea Sallaberry (Baiona)
-Bigarren saria: Azken tantoa.
Egilea: Iñigo Legorburu (Orereta)
-Hirugarren saria: Ardi kosmopolita.
Egilea: Amaiur Eppherre (Izpura)
Soinu, irudi eta testu kategorietako lehenengo saridunek 300 €tako erosketa bonoa jaso dute kultur denda batean erabiltzeko; bigarren postukoek 200 €takoa eta 100 €tako bonoa hirugarrengoek.
Lehiaketaren sariak honakoek eman zituzten: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Diputatu eta Azkue Fundazioko presidente Josune Ariztondok eta Euskal Kultur Erakundeko zuzendari Pantxoa Etchegoinek eta teknikari Jakes Larrek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus