euskal diaspora eta kultura
2011/12/02
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak gabonak zein urteberria zoriontzeko euskarazko gabon-agurrak sustatzea erabaki dute eta asmo horrekin 'Txioka Sarean' izeneko lehiaketa antolatu dute. Abenduaren 1etik 18ra egingo da lehiaketa eta epe horretan sare sozialetan bidalitako mezuak kontuan hartuko dituzte.
Parte hartzeko bi bide daude:
1 . Twitterren bidez mezua bidaltzea, #gabonagurra hashtag edo etiketa ipinita.
2. Facebook-en "Gabonetan euskaraz zoriondu daigun!" izenburua duen taldearekin bat eginez.
Mezuak euskarazkoak izan behar dira. Formatuari dagokionez, mezuak idatzizkoak bakarrik izan daitezke, edota bestelako euskarri zein formatutan jasotakoa: gabon-postala, argazki muntaia, ikus-entzunezkoa…
Hiru sari
Sariak hiru kategoriatan banatuko dira: Mezu edo esamolde originalenari, Euskarri originalenari eta Bizkaierazko mezurik onenari (erakunde antolatzaileak bizkaitarrak baitira). Lehiaketan mundu osoko euskaldunek parte har dezakete, eta EuskalKultura.com-ek jakin ahal izan duenez, Diasporako euskaldunen batek saria jasoko balu antolatzaileek dagoen tokira bidaliko diote.
Sariak gabonetako otzara bat, bi lagunentzat Areatzako SPAn egotaldia eta Lekeitioko Eguren electrodomesticos-ek emanda Samsung Galaxy tableta izango dira.
Sari-banaketa abenduaren 21ean egingo da, Santo Tomas egunean izango da, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egingo den ekitaldi berezian, goizeko 12:30an.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus