euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azkue Fundazioak euskaraz aritzeko online joko sorta eskaintzen du EuskalPlay-en

2013/01/24

EuskalPlay webguneak euskaraz jolasteko joku sorta eskaintzen du
EuskalPlay webguneak euskaraz jolasteko joku sorta eskaintzen du

PUBLIZITATEA

Azkue Fundazioak sortu duen EuskalPlay webguneak euskaraz jolasteko eta aldi berean euskara ikasteko aukera ematen du. Orriak bederatzi joko eskaintzen ditu, eta bakoitzak euskararen inguruko eduki bat lantzen du: euskalki ezberdinetako hitzak ikasi, sinonimoak bilatu, euskarazko hitzen jatorriari buruz ikertu, esaerak landu, euskalkien historia ezagutu edo gai ezberdinei buruzko hiztegia landu…

Bilbo, Bizkaia. Urtarrilaren erdialdean aurkeztu du Azkue Fundazioak EuskalPlay izeneko webgunea. Ekimen honen bidez Bilcon egoitza duen fundazio euskaltzale honek euskaraz jolasteko eta ikasteko online joko sorta eskaintzen die mundu osoko erabiltzaileei.

EuskalPlay webguneak bederatzi joko eskaintzen ditu; horien bitartez euskara era didaktiko eta entretenigarriz praktikatzeko aukera daukate bisitariek. Joko bakoitzak euskararen inguruko eduki bat lantzen du: euskalkietako hitzak ikasi, sinonimoak bilatu, euskarazko hitzen jatorriari buruz ikertu, esaerak landu, euskalkien ibilbidea ezagutu edo gai ezberdinei buruzko hiztegia landu... Formatoz ezberdinak dira, jolastea entretenigarriagoa egiteko: badaude bikoteek egiteko ariketak, hitzen salda, esaldiak osatu, komikiak osatzea…

Azkue Fundazioak azaldu duenez, plataformaren erabilpena doakoa eta guztiz zabala. Publiko orokorrari zuzendutako garapena da, baina ikastetxeetan erabilgarria izango delakoan ere, joko bakoitzean ikasketa ze mailatarako zuzenduta dagoen azaltzen da, etiketa baten bidez.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia