Bere azken astera iritsi da Bartzelonan, bertako Euskal Etxea antolatzaile garatzen ari den Literaldia. Gaur bertan "Hitz egin al du euskal literaturak euskal gatazkari buruz?" gaia jorratuko da Sant Gervasi liburutegian, eta bihar Kirmen Uriberen "Mentrestant agafa'm la má" eleberria aztertuko dute, azkeneko bi ekitaldietan "Euskara kolokiala, euskara koloniala" titulu sujerentea izango duen hitzorduari ekiteko, euskaldunak komikigintzatik begiratzeko gaur zortzi, hondarreko bi saio hauetan Asisko Urmeneta tarteko.
Bartzelona, Katalunia. Apirilaren 19tik hona programa aberatsa eskaini du --urtero ohi duen bezala bestalde-- hiriburu kataluniarreko Literaldia literatura jaialdiak. Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile, ekimenak euskal literaturaren eta bere adierazpide anitzen erakuslehio bilakatzen du hiria, bertara gonbidatuz literatura arloan, baina baita ere honi loturik musikatik, ilustrazioaren mundutik, komikigintzatik eta diziplina arteko bestelako sormen eremuetatik kulturari eta euskal kulturari egiten zaizkion ekarri biziak.
Hona Literaldiak bere azken aste honetarako eskaintzen duen proposamena, gaurtik hasita datorren asteleheraino:
-Maiatzaren 22an, astelehena, 19:00etan, "Hitz egin al du Euskal Literaturak euskal gatazkaz?" hitzaldia Aritz Galarragaren eskutik. Biblioteca Sant Gervasi - Joan Maragall-en. Dohanik. Ikus
-Maiatzaren 23an, asteartea, 19:00etan, Irakurle Kluba, Biblioteca Agustí Centelles-en, Kirmen Uriberen "Mentrestant agada'm la má" liburuaren inguruan. Dohanik. Ikus
-Maiatzaren 26an, ostirala, 20:00etan, "Euskara kolokiala, euskala koloniala?" solasaldia Euskal Etxean, Asisko Urmenetaren eskutik. Dohanik. Ikus
-Maiatzaren 29an, astelehena, 19:00etan. "Els bascos i altres animals: com (ens) dibuixem" izenburupeko aurkezpena, Asisko Urmeneta solaskide. Biblioteca Ignasi Iglesias-Can Fabra-n. Dohanik. Ikus