euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken ordua: ukatu egin diote Korrika 22ri Madrilgo Chamberi barrutitik pasatzea eragozpenak auzokoei argudiatuta

2022/03/25

Korrika 2022ko Madrilgo bertsioaren deialdia: Korrika Txulapoa
Korrika 2022ko Madrilgo bertsioaren deialdia: Korrika Txulapoa

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Datorren asteko larunbata, apirilaren 2a, mundu osoko hiri eta hiriburu ugarik Korrikaren ospakizunarekin bat egiteko hautatu duten eguna da. Gogoratu Korrika euskal hizkuntzaz jakinarazi eta bere aldarrikapena egiteko ekimena dela, eta toki horietako bakoitzean euskara ikasle eta lagun direnek parte hartzen dutela. Madrilen kasuan, hiriko Unibertsitate Konplutensea, Hizkuntz Eskola Ofiziala eta Euskal Etxea dira bertako 'Korrika Txulapoa'ren antolatzaile, eta hiriko hainbat barruti zeharkatuko ditu, edo zeharkatzekotan zen. Horietako batek, Chamberikoak, ukatu egin baitio Korrikari bertatik pasatzea.

Antolatzaileek adierazi dute, Chamberiko Barrutiak ukatu egin duela Korrika 2022a igarotzea "Barrutia, bide publikoa erabiltzea eskatzen duten ekitaldiz gainezka dagoela, eta eragozpen eta traba ugari eragiten dizkie herritarrei" argudiatuta, Javier Ramírez Caro Chamberi Barrutiko zinegotzi-presidenteak adierazirik.

Korrikak pasatu behar zuen gainontzeko barrutiek baimena eman dute arazorik gabe.

Hau zen Korrikarentzat prestatutako ibilbidea: 10:00: Unibertsitate Complutenseko Filologia Fakultateko A eraikina, Menéndez y Pelayo plaza (ohorezko aurreskua eta irteera) - Avenida Complutense. - Ciudad Universitaria metroa. - Arco de la Victoria etorbidea - Moncloa plaza - Isaac Peral - San Francisco de Sales - Guzmán el Bueno - Juan Vigón - Jesús Maestro - Jesús Maestro Hizkuntza Eskola Ofiziala - Islas Filipinas - Bravo Murillo - Quevedo plaza - Fuencarral - Gran Vía 70 (“Gernikako Arbola” kantatuko da) - Puerta del Sol (argazkia egingo dugu hartzaren eta gurbitzaren ondoan) - Alcalá - Cedaceros - Los Madrazo - 12:00etan (gutxi-gorabehera) Euskal Etxera iristeko (Jovellanos). Bertan Euskal Etxeko dantza taldearen ongi-etorria. Umeen Korrika. Korrikaren adierazpenaren irakurketa.

Iruñean ere, bertako udalak ez die utzi, kasu honetan eskolei, Korrika Txikia dela-eta errepidetik joaten eta espaloietatik egin beharko dute, baita erraldoiek ere. Gehienak apirilaren 1ean egitekoak dira, Korrika nagusia Iruñera iristeko bezperan. lehenago.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia