Boise, AEB. Azken lau agintaldietan Boiseko alkate izan den Dave Bieter euskaldunak hauteskundeak galdu ditu aste honetan, bozketen bigarren itzulian, abenduaren 3an, bere aurkari Lauren McLean-ek bozken %65,5a lortu baitu, Bieter-ek berak eskuratutako %34,5aren kontra, aurreneko itzulian erdietsitako aldea eta emaitzak erabat sendotu eta finkatuz. McLean Boise hiriak izango duen lehenengo emakume alkate hautetsia izango da.
Irakur hemen Boiseko Idaho Statesman egunkariaren kronika osatua.