euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken irudi kronika: Macachinen 2022ko Euskal Aste Nazionalean (eta V)

2022/10/17

Amaieran, plazako dantzaren orduan, lore-uztai ilara amaigabea euskal etxearen aurrean, Parodi kalean
Amaieran, plazako dantzaren orduan, lore-uztai ilara amaigabea euskal etxearen aurrean, Parodi kalean

PUBLIZITATEA

Macachín, La Pampa, Argentina . Bostgarren kronika honetara, igandeko, urriaren 9ko azken irudiak bildu ditugu. Igande goizean, Macachingo Errosarioko Amaren parrokian dantzariak eta euskal ordezkariotza bat partaide emandako mezaren ondoren, antolatzaileek beste ekitaldi bat eskaini zuten, tradizionala, baina, kasu honetan, gautxoen tradizioari lotua. Euskal Etxeak Macachin kanpoaldean daukan hipodromoan 'abilezia kreola' erakusketa programatu zen.

Giro horretan, eta herritar talde bat zezen-barrabilak kozinatzen ari zela —saltsako kipula usaina airean— gautxo koadrilak euren eguneroko lanaren isla diren trebetasun norgehiagokak eskaini zituzten. Eta laguntzeko egiazko eta luxuzko musika-banda legez, hantxe zuzenean, Ruben Crochetti payadoreak, eta bere biloba gazteak —10 urte besterik ez— Clemente Crochettik, pampetako ohiturei ohore egiten zieten 'bertso' eta kantuak aireratu zituzten opari.

Euskal Asteko hondarreko saioak

Eguerdian, Club Athlético Macachín ‘B. Michelena’ kiroldegian, bazkari nagusia izan zen, azken agurreko erreki bikaina. Esker oneko oroigarri eta opari gehiagoren unea ere heldu zen. Horien artean, ‘Olentzeroren lagunak’ taldeko kideek euskal makila bat eman zioten Iñaki Unamunori. Euzko Alkartasunak, bertako euskal etxeak, eskerrak eman zizkion Eusko Jaurlaritzari “etengabe lagundu eta sostengatzeagatik”, plaketa oroigarri batekin. Bere aldetik, EH Bilduko Jasone Agirre Garitaonandia legebiltzarkideak ekilore bat eman zion euskal etxe anfitrioiaren batzordeko kide Lucía Miquelarenari...

Arratsalde partez, eta plaza-dantzaren atarian, herri kirol eta partaidetza jokoen ordua iritsi zen Parodi kalean, Euskal Etxearen aurrean, sokatira, txinga eta zaku-lasterketekin. Barakaldoko Laguntasunako eta hogei euskal etxe baino gehiagoko dantzarien azken agurreko erronda, plazako dantzekin iritsiko zen: ezpata dantza, San Migel, lore-uztaiak, arku dantza, fandangoa eta arin-arina. Gauean, euskal etxeetatik etorritako musikariek, aste osoan zehar ekitaldietan parte harturik, festaren amaiera markatuko zuen sua animatu zuten.

Hona makila opari ematea Iñaki Unamunori eta azken agurreko kalejira, eta ondoren azken argazki-galeria:


Igandeko bazkarian makila ematea Iñaki Unamunori


Euskal etxeetako dantzariak kalejiran Macachingo Euskal Aste Nazionalaren amaieran


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia