euskal diaspora eta kultura
2013/04/10
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Irudimena lehiaketaren hirugarren edizioan parte hartu nahi dutenek azken hilabetea dute euren sorkuntzak antolatzaileei helarazteko, datorren maiatzaren 15ean itxiko baita proposamenak bidaltzeko epea.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak Euskal Herriko soinu-mapako 8 soinu hauetatik bat aukeratu beharko du, eta hori oinarri hartuta sorkuntza berri bat aurkeztu. Hiru aukera ditu parte-hartzaileak:
soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),
euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)
irudi bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).
Sariak Fnac dendetan gastatzeko diru-txekeak izango dira: 300 eurotakoak modalitate bakoitzeko lehenengo postuan suertatzen direnentzat; 200 eurotakoak bigarrenentzat eta 100 eurotakoak hirugarrenentzat. FNAC liburu, CD, bideo, argazki kamera, ordenagailu eta teknologia alorreko produktuak saltzen dituen denda da. Webgunea du eta internet bidez ere egin daitezke erosketak (Diasporako euskaldunentzat ere egokia da, beraz).
Lehiaketaren oinarriak, hemen.
Harremana:
-Euskal Kultur Erakundea - Institut Culturel Basque
Jakes LARRE - jakes.larre@eke.org
Tel. 00 33 5 59 93 25 25
-Azkue Fundazioa
Amaia OCERIN - amaia.ocerin@bizkaia.net
Tel.: 00 34 944028081
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus