Donostia-San Sebastián. Azken egunak dira Etxepare Euskal Institutuak Txileko Santiagon eta Alemaniako Frankfurten dituen irakurletzetan euskara eta euskal kultura irakasle izateko deialdietara aurkezteko. Txileko Santiagoko Unibertsitatean eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatean; eta Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle izateko eskabidea egiteko azken epea etzi, azaroaren 24an, bukatuko da.
- Hona informazio osoa Txileko bi unibertsitate hauei dagokienean
- Hona informazio osoa Frankfurteko Goethe Unibertsitateari dagokionean