euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken egunak sari ederretarako: liburuak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta 'Zerutik sua dator' DVDa

2014/03/21

PUBLIZITATEA

Astebete baino ez da falta EuskalKultura.com-en martxoko zozketarako. Euskal kultura sustatzeko dugun konpromisoaren haritik, honako sariak ezarri ditugu oraingoan zozketagai: euskaraz, Diasporaren eta euskal emigrazioaren lekukotasun zuzena ematen duen 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendyren liburua; ingelesez, Pedro Oiarzabalen 'Gardeners of identity' liburua, San Frantziskoko euskal komunitateaz; gaztelaniaz, 'Vascos en Buenos Aires' liburua, hiriburu horretako Udalak bertako euskaldunez argitaratua; eta DVD bat, 'Zerutik sua dator', 1937an bonbardatu zituzten Bizkaiko hainbat herrietako 50 bat lekukoren hitzarekin. Ez zazu aukera galdu!

Donostia-San Sebastian. Datorren ostiralean bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. Ez zazu azken momenturako utzi eta bidali ezazu oraintxe bertan emaila. Izan ere, zozketan parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira, hiru liburu eta DVD bat:

  • 'Urruneko mendebalean artzain', Mattin Etchamendy egile. Idazleak bere bizitzaren istorioa kontatzen du, Nafarroa Behereko Ezterenzubin jaio eta Estatu Batu mendebalera artzain joan eta bizimodua bertan euskal-amerikar gisa garatu arte. Baturantzako baxenabarreran idatzirik, liburu freskoa da, gure Diasporetako baten berri ematen duena. EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarriren hitzaurrea dauka.
  • 'Gardeners of Identity, Basques in the San Francisco Bay Area', Pedro J. Oiarzabal egile. Ingelesez. Nevada-Renoko Unibertsitateak argitaratutako Pedro Oiarzabal historialari eta ikertzailearen liburu honek San Frantziskoko euskaldunen eta bertako euskal bizimodu eta elkarteen berri ematen digu. Errealitate horretara inguratu nahi dutenek irakurri beharreko liburua.
  • 'Vascos en Buenos Aires', askoren artean idatzitakoa. Buenos Airesen hiriburu argentinarreko Udalak argitara emana, ez zuzenean euskaldunentzat, gainerako herritarrentzat baizik, azalduz zer diren euskaldunak, non den euren herria eta zer nolako presentzia eta eragina izan duten Buenos Aires hiriaren historia eta garapenean.
  • 'Zerutik sua dator' dokumentala, DVDan, Egoitz Rodriguez Olea egile. Gernikako Bonbardaketaren eta garai hartan Bizkaiko beste hainbat herriren bonbardaketen lekuko izan ziren berrogeita hamar pertsonaren hitza biltzen duen dokumentala da. Euskal Herriko historiaren orri lazgarri bat lekuko eta pairatzaile izan zirenen ezpainetatik bildua. Egokia norberaren etxean ikusteko edota euskal etxeetan eta kultura etxeetan.

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da martxoaren 28ko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1-Urruneko mendebalean artzain, 2-Gardeners of identity, 3-Vascos en Buenos Aires, 4-Zerutik sua dator

Otoi, ongi irakurri parte hartzeko pausoak, xinpleak badira ere, jende askok, horrexegatik seguruenik, zeozer ahantzi edo bestela bidaltzen baitigu partaidetza.

Posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da.

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia