Oñati, Gipuzkoa. Oñatiko Udalak eta Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak (LSNE-IISJ) batera deitzen duten 'Oñatiko Udala' izeneko bekak bi erakunde hauek "udal autogobernurako gakoak diren gaiak hobeto ulertzen lagun dezaketen proiektu sozio-juridikoak finantzatze"ko sinatutako lankidetza hitzarmena dauka testuinguru eta, besteak beste euskal diasporari buruzko ikerketa lanak onartzen ditu, ikertzaileek tokiko artxiboak arakatu ahal izango dituztelarik.
Bekari buruzko informazio osoan hemen topa daiteke.
Bekak 4000 euroko zuzkidura izango du. Udalak ikerketa-lanaren emaitza bi hizkuntzatan argitaratuko du bere webgunean. Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak ere egindako ikerketa-lana paperean edo formatu elektronikoan argitaratzeko aukera izango du.
Interesatuta bazaude, epe barruan zaude oraindik, baina berehala egin beharko duzu eskabidea, azken eguna martxoaren 31a baita.
Hona beka eskatzeko inprimakia.