Reno, Nevada, AEB. Oroitarazten dugu azken egunak geratzen direla Euskal Idazkuntza Lehiaketaren 2023ko ediziora aurkezteko. Parte har dezakete ingelesez idatzitako lan argitaragabeek eta argitaratze-bidean ez daudenek, gai gisa euskaldunak, euskal kultura, euskaldunen bizitza munduan barrena edo lotura euskalduneko beste edozein daukatenak. Lanak aurkezteko epea irailaren 30ean itxiko da, 18:00etan Nevadako ordutegian. Irabazleen izenak azaroan emango dira aditzera,
Lehiaketa Nevada-Reno Unibertsitateko William A. Douglass Center for Basque Studies-ek eta Boise State University-ko (BSU) Basque Studies Program-ek batera antolatua da.
Sariak
-Lehenengo Saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 500 dolarreko opari-papera eta lana argitaratzeko aukera
-Bigarren Saria: CBSko Argitaletxearen liburuetan 125 dolarreko opari-papera eta lana argitaratzeko aukera
-Hirugarren Saria: Euskal literatura liburu sorta eta lana argitaratzeko aukera
Araudia
-Aurkeztutako lanek originalak behar dute izan eta argitaragabeak
-Microsoft Worden idatziak eta 10.000 eta 100.000 hitz bitartekoak
-Lanak argi identifikatuta behar dira aurkeztu, kartazal edo email lagun, egilearen izena eta kontaktubideekin. Lanean ez da halako daturik erantsiko
-Aurkeztutako lanak ez dira itzuliko. Mesedez kopiak bidali
-Generoa edozein izan daiteke, esaterako, baina adibide gisa bakarrik: literatur fikzioa, kontaketa labur bildumak, ezfikzio kreatiboa, memorioak, haur literatura...
Arauak osotasunean eta xehetasun guztiak hemen kontsulta daitezke.
Lanak basquestudies@gmail.com helbidera behar dira bidali; edo posta arruntez hona:
Center for Basque Studies
University of Nevada, Reno / MS 2322
1664 N. Virginia Street
Reno, NV 89557-2322