euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken egunak EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko: luxuzko bi gau Euzko Alkartasunan

2013/07/17

PUBLIZITATEA

Aurki amaituko da EuskalKultura.com-en zozketan parte hartzeko epea. Luxuzko bi gau irabazi nahi badituzu Argentinako Pampako Euzko Alkartasuna euskal hotelean, adi, uztailaren 23a baita parte hartzeko azken eguna. Horretarako, bidal iezaguzu email bat esanez zein den zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik, eta bi pertsonentzako bi gau luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne irabazi ahal izango dituzu Macachín hiriko Euzko Alkartasuna hotel berritu berrian, 2013 edo 2014an gozatzeko.

Donostia-San Sebastián. Zein da zuretzat Euskal Herriko herri edo hiririk politena? Zergatik? Erantzun galderari eta Macachíngo Euzko Alkartasuna euskal hotelean luxuzko egonaldia irabazi ahal izango duzu. Baina mugi, uztailaren 23an amaitzen baita epea!

Bi pertsonarentzako bi gau zozketatuko ditugu, luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne Argentinako Pampako hotel itzel honetan, 2013a eta 2014an zehar gozatzeko.

Bidali erantzuna info@euskalkultura.com helbidera gaian “Euzko Alkartasuna zozketa” ipinita, eta zeuretzat izan daiteke saria! Mugi, ekainaren 23an amaituko da-eta epea!

Parte hartzeko urratsak: 

  • Bidali zure izen-deiturak eta telefonoa, bizi zaren hiri eta herrialdea  info@euskalkultura.com helbidera. Gaian “Euzko Alkartasuna Zozketa” adierazi. 
  • Mezuan honako galderari erantzun: zein da zure ustez Euskal Herriko herri edo hiririk politena, eta zergatik.
  • Mezu bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da. 
  • Pertsona bakoitzeko, hiru mezu onartuko dira (pentsatuz ez dela erraza izango hiri bakar bat hautatzea). 
  • Email helbide bakoitzetik pertsona bakarrak parte hartu ahal izango du (lehenago esan bezala, gehienez hiru mezu igorriz, bakoitza hiri baten izenarekin). 
  • Erantzunak bidaltzeko epea uztailaren 23an gauerdian bukatuko da (Euskadiko ordua).

Euzko Alkartasuna Hotela

Euzko Alkartasuna hotela Macachínen dago, Pampa argentinarrean, eta bere diseinu, tankera, kolore eta moldeetan euskal ukitu sakona du, bertako euskaldunek euren herriaren, hizkuntza eta kulturaren lekuko, eta horiekiko euren atxikimendu eta maitasun handiaren adierazgarri eraiki baitzuten.

Macachíngo Euzko Alkartasuna hotel berrituak goi mailako 36 logela dauzka eta gela bakoitzak honako baliabide eta zerbitzuak baitaratzen ditu: hozkailua, aire egokitua, wi-fi-a, LCD telebista, gosari, bazkari-afari zerbitzuak... eta horiexek eskaintzen dizkie Macachínera heltzen diren bidaiariei, hori guztia apaindura eta giro erabat euskaldunean.

Orain urtebete pasatxo bere arima errespetatuz goitik behera zaharberritutako eta egungo kalitate estandarretara egokitutako hotel hau, Macachíngo euskal komunitatearen eta euskal etxearen egoitza ere bada eta bere instalazioak euskal kultura eta tradizioaren hainbat adierazgarriz daude apainduta: diseinuak, argazkiak, tresnak, hormirudi eta artelanak, euskal izenak, liburu eta objektuak...

Hona hotelaren argazki zenbait:

Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna

 Euzko Alkartasuna



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia