Donostia-San Sebastian. Bostgarrenez antolatzen du Bitamine Faktoriak euskal objektu tradizionalak berdiseinatzeko ekimen hau, Donostiako San Telmo Museoa lankide. HAU Euskal Herriko Obkejtu Tradizionalaren Diseinu Lehiaketa ikasle zein profesionalei eta oro har diseinu munduan diharduten profesionalei luzatzen zaie, Diasporakoak barne. Xedea euskal kulturako objektu tradizionalak gaurkotzea du, ikerketa sustatuz, eta euskal objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatuz, diseinu garaikidearen begiradatik.
Aurtengoan, gatzontzia izan da hautatutako objektu tradizionala. Azken egunak dira aurkezteko, apirilaren 27a baita epe muga.
Aurkezten diren lan esanguratsuenekin ekainaren 17tik irailaren 30era Donostiako San Telmo Museoko Gastrogunean ikusgai egongo den erakusketa bat antolatuko da.
Aurreko edizioetan berdiseinatu diren objektuak honakoak izan dira: taloaskea (2017), kutxa (2018), zizeilua (2019) eta txokolate-ontzia (2021).
Hemen topa ditzakezu oinarriak eta izen-emate orria.
Antolatzaile: Bitamine Faktoria. Lankide San Telmo Museoa, Aranzadi Zientzia Elkartea, Mondragon Unibertsitatea eta EIDE.