euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken eguna 2024ko Korrika Bideo-Lehiaketan munduko bideo onenen alde bozkatzeko: hona 12 bideoak

2024/02/29

Mundu osoko euskal etxe eta euskara irakurletzetako kideen bideoak partaide 23. Korrikako Bideo Lehiaketan
Mundu osoko euskal etxe eta euskara irakurletzetako kideen bideoak partaide 23. Korrikako Bideo Lehiaketan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. AZKEN ORDUA: Garaileak Valladolid-eko Euskal Etxeko 2. bideoa (Julio Jimenez) eta Edinburgoko Unibertsitateko bideoa (Lena Bialkowska) izan dira bideo eta pertsona garaileak. Zorionak!

Gero eta hurbilago dago Euskal Herrian aurten Irundik Baionara martxoaren 14tik 24ra tipi-tapa zazpi probintzietan barrena ibiliko den Korrika 2024ren hasiera eguna. Ohi bezala, Korrika-lasterketaren inguruan Korrika Kulturala ere garatuko da eta, Diasporan bereziki, hainbat lasterketa zein kultura ekitaldik osatuko dute munduan zehar barreiatutako euskaldunek Korrikarekin bat egiteko izango duten modua, aipatu data ofizial horien barru zein kanpo. Urtero, baina, Etxepare Euskal Institutua, AEK eta munduko euskal etxeak ere lankide antolatzen den jarduera bat Korrika Bideo Lehiaketa da, munduko hainbat lekutatik euskararen aldarria eginez.

12 lan dira 2024ko edizioan Korrika Bideo Lehiaketan partaide direnak, euskara eta euskal kultura ikasten edo lantzen ari direnek bidaliak, bi kategoriatan banatuta: Euskal Etxeetatik datozenak eta Etxepareren Irakurletzetatik. Jarraian bildu ditugun 12 bideo hauek dira, eta zure ustez onena edo gustagarriena edo gehien merezi duenari zure bozka emateko aukera duzu, kategoria bakoitzeko txapelduna erabakitzearren.


1.- Txileko Santiagoko Euskal Etxetik Korrika


2.- Limako Euskal Etxetik kasotako bideoa


3.- Valladolid-eko Gure Txoko Euskal Etxea ez da atzean geratu


4.- Argentinako Buenos Aires probintziatik, Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxea


5.- Parisetik, Sorbonne Nouvelle Unibertsitatetik (Irakurletza)

 
6.- Sorbonne 2 (Irakurletza), Erroma


7.- Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko bigarrena, harrijasotzaile eta guzti

 
8.- Argentinako Buenos Aires hiriburuko Laurak bat Euskal Etxekoa


9.- Eskozia, Edinburgoko Unibertsitatetik (Irakurletza) 

 
10.- Txiletik, Viña del Mar-Valparaisoko Euskal Etxekoen ekarpena

 
11.- Txekiatik, Brno-ko Irakurletzak ere bere hondar-alea ekarri nahi izan du


12.- Australian, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko lagunen agurra, Harro Herri

Onena iruditzen zaizunari edo gogokoen topatzen duzunari eman zure "atsegin dut"a. Kategoria bakoitzeko irabazleek Euskal Herrian barnetegi bat egitea izango dute sari.

Informazio hau idazterakoan, Valladolid-eko Gure Txoko-ren eta Buenos Airesko Laurak Bat-en arteko lehia dago, eurak dira ikustaldi eta bozka gehien jaso dituztenak oro har. Eman zeure botoa!

Bozkatzeko azken epea, martxoaren 1a, 16:00etan, Euskal Herriko ordua. Egunean bertan jakinaraziko dira emaitzak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia