euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken asteak Irudimena lehiaketan parte hartzeko: har ezazu soinu bat eta sortu zerbait berria!

2014/04/25

Irudimena lehiaketaren kartela
Irudimena lehiaketaren kartela

PUBLIZITATEA

Oraindik garaiz zaude Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatu duten "Irudimena" lehiaketan parte hartzeko. Euskaldunen artean sormena sustzeko helburua du "Irudimenak", eta erronka berezia dakar: Euskal Herriko soinu-mapa egitasmotik ateratako bederatzi soinuen artean bat aukeratu eta hortik abiatu, beste zerbait, berria eta orijinala, sortzea. Animatuko al zara? Maiatzaren 16a arte duzu epea!

Uztaritze, Lapurdi. Hiru aste baino ez dira gelditzen Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak deitu duten "Irudimena" lehiaketan parte hartzeko. Lanak bidaltzeko epea maiatzaren 16an itxiko da, beraz, oraindik ere astia dago irudimenari eragin eta sorkuntza-lan bat egiteko.

Lehiaketan parte hartzea erraza da oso. Horretarako, parte-hartzaileek soinu bat hautatu beharko dute antolatzaileek proposatu zerrendatik. Aukeran diren 9 soinu horiek Euskal Herriko soinu-mapa egitasmotik datoz.

Hautatzen duen soinuan oinarrituz hiru aukera ditu parte-hartzaileak :

  • soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...),

  • euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...)

  • irudi bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).

Parte-hartzaileen lanak bidaltzeko epea maiatzaren 16a arte egongo da irekita. Parte hartu!

Informazio gehiago, EKEren webgunean eta Azkue Fundazioaren facebook orrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia