euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azaroaren 30ean bukatuko da Eusko Ikaskuntzaren euskal ikerketetarako diru laguntzen eskaera epea

2009/11/10

Eusko Ikaskuntzako logoa
Eusko Ikaskuntzako logoa

PUBLIZITATEA

Edonor aurkez daiteke, baldin eta Eusko Ikaskuntzako kide bada edo horretarako eskaera egina badu. Dirulaguntza 1.600 eurokoa da (ikerketa batek sortzen dituen gastuak konpentsatzeko pentsatua gehienbat) eta Diasporako gaiak ere ongi etorriak dira. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Euskaraz egindako ikerlan zientifikoak bereziki onartzen badira ere, beste hizkuntzetan eginikoak ere lasai aurkez daitezke. Eusko Ikaskuntzak, kide dituen ikertzaileak eta gainerakoak ere animatzen ditu egin berria duen 2009ko deialdi honetan parte hartzera.

Donostia, Gipuzkoa. Eusko Ikaskuntzak bere bazkideen artean ikerketa sustatzeko eta Lan Sailen protagonismoa bultzatzeko helburuarekin, diru laguntza batzuk banatuko ditu taldeka edo bakarka egindako lanetarako. Edonor aurkez daiteke, baldin eta Eusko Ikaskuntzako kide bada edo horretarako eskaera egina badu. Laguntza eskatzeko inprimakiak Euskal Ikaskuntzako web-orrian online daude eta dokumentazio guztia azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da Eusko Ikaskuntzaren edozein bulegotan, bertan deialdi honekin zerikusia duten arazo guztiak argituko direlarik.

Aparteko kasuetan izan ezik, diru laguntzak ez dira 1.600€ baino gehiagokoak izango eta proposatzen den lana edo burutuko diren proiektuen gehienezko iraupena urtebetekoa izango da, laguntza jakinarazten den egunetik aurrera. Epaimahaia Eusko Ikaskuntzaren Saileko Lehendakariak edota beraiek izendatutako adituak osatuko du.

Aurkezturiko proiektuetatik, besteak beste, euskaraz egindako lanek, beste hizkuntzetan garatutako lanen aurrean, talde lanek, bakarka egindako lanen aurrean, edota epe erdira garatzeko lanak, epe motz edo luzeetarako aurreikusitako lanen aurrean, lehentasuna edukiko dute. Lurralde bat baino gehiagoko jarduera eremua duten lanek, lurralde bakarra ukitzen dutenen aurrean ere lehentasuna edukiko dute, beraz, Diasporako euskaldunek aukera paregabea dute deialdi honetan parte hartzeko eta, animatzen badira, beraien proiektuak diru laguntza hauetaz baliatuz garatzeko.

Betetako inprimakiak e-postaz (bekak@eusko-ikaskuntza.org) edo faxez (943-213956) bidal ditzakezu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia