euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azaroaren 19tik 22ra egingo da Txilen 2015eko Euskal Astea Santiagoko Euzko Etxeak antolatuta

2015/10/29

Euzko Etxearen 2015eko Euskal Astearen logoa
Euzko Etxearen 2015eko Euskal Astearen logoa

PUBLIZITATEA

Euskal dantza, musika kontzertu bat, Korrika Txikia, herri bazkaria... horiek dira Txileko Santiagoko Euzko Etxeak prestatu duen 2015eko Euskal Astearen egitarauaren zati txiki bat. Ospakizunak azaroaren 19an hasiko dira eta gonbidatuen artean Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria izango da. Irekiera ekitaldian euskal sukaldariek prestaturiko gastronomia dastaketa egingo da.

Santiago, Chile. Santiagoko Euzko Etxeak 2015eko Euskal Astearen egitaraua iragarri berri du. Festak azaroaren 19tik 22ra egingo dira, elkarteko Karin Alvaradok EuskalKultura.com-i aditzera eman dionez. Ekitaldien artean honakoak izango dira: dantza erakustaldiak, kontzertu bat, Olinpiadak, herri bazkaria, Korrika Txiki bat eta askoz gehiago.

EGITARAUA

Azaroak 19, osteguna

19:30etan: Inaugurazio-ekitaldia.

19:45etan: Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Unai Rementeria Jaunak gidatuko duen “Bizkaia, la puerta a Europa. Un territorio de estabilidad y oportunidades”  hitzaldia.

Bukaeran lau sukaldari euskaldun ospetsuk  (Zárate Jatetxeko Sergio Ortiz de Zárate, Lurrina Jatetxeko Txomin Gómez, Tamarises Jatetxeko Javier Izarra, Boroa Jatetxeko Jabier Gartzia eta Mikel Garaizabal, sommelierrak), koktela eskainiko dute.

Azaroak 20, ostirala

19.30etan: Musika kontzertua eta dantza. Instrumentu euskaldun eta klasikoen arteko fusio musikala. Musikarien artean, Alazne Arana pianista ezaguna, Estibaliz Unanue trikitilaria, Ane Diaz biolinista, Lierni Ezenarro pandero-jotzailea, Álvaro Montes de Oca eta Ignacio Foullioux txalapartariak izango ditugu. Gainera, Euzko Etxeko Abesbatzak eta dantzari bik hartuko dute parte ekitaldian.

21.00etan:  Ardo-dastatzea.

Azaroak 21, larunbata

11.30etan: II. Herri Olinpiadak.

16.30etan: Barbakoa

20.30etan: Akelarrea

Azaroak 22, igandea

11.00etan: Korrika Txikia

13.00etan: Euskal Astearen amaiera, “Itxaropen Gaztea” dantza taldea eta Euzko Etxeko abesbatzaren eskutik.

14.00etan: Herri Bazkaria

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia