euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero ere bildu zen Euskal Odola Euskal Etxeak Ayacuchon antolatu zuen urte-amaiera festara

2013/12/19

Urte amaierako jai aurreratuan Olentzeroren bisita jaso zuten ayacuchotarrek (argazkiaEE)
Urte amaierako jai aurreratuan Olentzeroren bisita jaso zuten ayacuchotarrek (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Bere egoitza propioa eraikitzen ari da, baina bitartean ekintza ugari garatzen ditu urtean zehar Buenos Aires probintziako Ayacuchoko euskal etxeak egun alokatzen duen lokalean. 2013ko azkena, urte-amaiera jaia izan da, bazkide eta herritar ugari partaide. Mendiak –eta itsasoa ere– zeharkatuz, Olentzero ere bertaratu zen Euskal Odola-ren jaira. Txapela buruan, ekitaldiko erakarpen nagusietako bat bihurtu zen euskal ikazkina.

Ayacucho, Argentina. Ahalik eta modu onenean itxi du urtea Euskal Odola Ayacuchoko euskal etxeak: lagunez inguratuta eta afari eder bat partekatuz. Urte-amaiera jaia joan den ostiralean izan zen eta azken topa egitean esker beroak adierazi zizkieten erakundeko kideek bildutako jendeari baita “urrun egonda ere gurekin dauden guztiei ere”.

Ayacucho Urte amaierako jaia 2013 02

[Ignacio Echeverria euskal etxeko lehendakaria, Olentzeroren azalean, jaiko protagonistetako bat izan zen (argazkiaEE)]

Azken festa honetan jendez gainezka agertutako aretoa, beste hainbat ekitaldiren egoitza ere izan da urtean zehar. Ohikoez gain, soilik azaroan karta-joko lehiaketak, bingoa, herriko Telefono-Aurkibidearen aurkezpena eta mus txapelketa burutu dira euskal egoitzan. Horien artean oihartzun berezia izan zuen bat, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkari Sara Pagolaren bisita izan da. Buenos Aires probintziako zenbait euskal etxetara egindako biraren baitan, Euskal Odolako lagunekin ez ezik, udal mandatari diren Emilio Cordonnier eta Julio Veneroso-rekin elkartu zen Pagola. Ayacucho utzi aurretik, egoitza berriaren obrak bisitatu zituen Euskadiren ordezkariak.

Ayacucho Pagolaren bisita 2013 01

[Udal agintariekin elkartu zen Pagola Ayacuchon, tartean, Emilio Cordonnier-ekin eta Julio Veneroso-rekin (argazkia Ayacucho al Día)]

2013 honetan egindako gauzak ez dira gutxi izan eta oso oinarri sendoa bilakatzen dira datorren urtean ere egitarau sendo bati ekiteko. Gogo eta asmo horrekin altxatu zituzten kopak Euskal Odola-koek topa egiteko momentuan. Festa, ordu txikiak arte luzatu zen 'Cuadrilla Rural' musika taldearen eskutik. Gaua aurrera joan ahala, Olentzeroren opariak eta sariak banatu zitzaizkien gonbidatuei.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia