euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacuchoko 'Euskal Odola' Euskal Etxeak ohorezko bazkide egin ditu 90tik 101 urte arteko bere bost kide

2009/12/31

Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxearen logoa
Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxearen logoa

PUBLIZITATEA

Ayacucho, Argentina. Buenos Aires probintzia barnealdeko herri honetako Euskal Odola Euskal Etxeak ohar baten bidez jakin arazi du elkarteko Zuzendaritza Batzordeak, dagozkion eskumenak erabiliz, erabaki duela euskal etxeko kide diren Ayacuchoko bost herritar 2010eko urtarrilaren leheneik aurrera Euskal Odolako biziarteko ohorezko bazkideen zerrendan sartzea, guztiak 90 urtetik goragokoak direlarik.

Hona euren izenak:

-Margarita Arenaza (90 urte)
-Miguel Zabaleta (91 urte)
-María E. Garcia (91 urte)
-Adela Errecart (96 urte)
-Juana Mandacen (101 urte)

Guztiei bere zorion desiorik handiena eta eskerona adierazi nahi die Euskal Etxeak, oharrak dioenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia