euskal diaspora eta kultura
2014/04/17
PUBLIZITATEA
Ayacucho, Argentina. Iaz gauzatutako planen arrakastak bultzaturik –gogora dezagun 2013an ere berritze eta hobetze lanak burutu zituztela euskal etxeak eta Udalak hiriko bi etxetan– 2014 honetan berriz ere batuko dituzte euren indarrak bi erakundeek komunitatearen aldeko proiektua garatzen jarraitu ahal izateko. Aurtengo asmoa, ordea, haratagoa doa eta bi etxe eraikiko dituzte behar handietan bizi diren bi familia ugarirentzat.
Euskal Odola instituzioko kide den Maria Nilda Ilarreguik Euskalkultura.com-i azaldu dionez, “bi etxeak eraikitzeko Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza txiki bat erabiliko dugu. Kopuru hori nahikoa izango ez denez, -Udalaren webgunean argitaratutako datuen arabera, 106.000 pesoko kopuruaz ari gara– hiriko Udalak ere jarriko du dirua lan osoa bururatu ahal izateko. Guk materialak erosiko ditugu eta Udala langileez arduratuko da”.
Berria joan den ostegunean euskal etxean eskainitako prentsaurre batean eman zen ezagutzera. Bilkuran, Udaleko zein euskal erakundeko ordezkariek hartu zuten parte, tartean, Pablo Zubiaurre alkateak, Ignacio Etcheverry euskal etxeko lehendakariak, José Mario Rodríguez Gizarte Garapenerako idazkariak, Silvina Ramos Gizarte Garapenerako idazkariordeak, eta Gizarte Garapenerako arloko zuzendari Carmela Iturraldek. Euskal etxeko beste kide batzuk ere izan ziren bileran, hala nola, Maria Nilda Ilarregui eta proiektuaren onuradunak, Yanina Villalba eta Silvina Villamon-en familiak.
Aurkezpen ekitaldiarii amaiera emateko, alkateak --euskal jatorrikoa bera ere-- proiektuak ekarriko dituen onurak laudatu zirtuen. “Ekimenak emaitza onak baino ez dizkie ekarriko herritarrei eta baita euskal etxeari eta Euskal Herriari berari ere. Dirulaguntza honek, gainera, euskaldunen ezaugarri bat islatzen du, esker onekoak izatea. Bolada txarrak igaro izan ditu Euskal Herriak, eta orduan Argentinak eta tartean gure herriak ere euskal immigrante ugari jaso zituen. Ziur aski dirulaguntza honek garai hartako gure harrera ona eskertzeko modu bat da”, adierazi du Zubiaurrek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus