euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacuchoko Euskal Edolak egoitza estreinatuko du igandean eta 'Txahalaren Euskal Peña' ospatuko du ondoko astean

2018/02/26

Euskal Odola Euskal Etxearen egoitza berria
Euskal Odola Euskal Etxearen egoitza berria

PUBLIZITATEA

Bi berri horiek ditu Ayacuchoko Euskal Etxeak komunitatearekin konpartitzeko: datorren igandean, martxoaren 4an, bere egoitza berria estreinatuko du, hiriko agintariak eta elkarteko kide eta lagunak lekuko. Eta, jarraian, lokala  estreinatuta, erakundeak urtero antolatzen duen Txahalaren Festa Nazionaleko ‘Euskal Peña’ lehen aldiz etxe berrian ospatuko du bost egun geroago, martxoaren 9an.

Ayacucho, Argentina. Urteak daramatza Euskal Odola Euskal Etxeak alokairu bati aurre egiten egoitza propioa eskuratu bitartean. Etxea eraikitzeko lur-saila 2012an erosi zuen eta geroztik, apurka apurka joan da bere egotza eraikitzen. Orain, baina, zain egotea bukatu da.  Lokal berria prest dago eta egun hauetan ari dira bururatzen etxe aldaketa. Egoitza berria taldearen behar guztiak betetzen dituen tokia dela adierazi dio harro EuskalKultura.com-i elkarteko Ignacio Echeverria lehendakariak: “Topaketak eta oro har gure ekintzak egiteko areto nagusia egokia dauka, baita sukaldea ere, bi komun eta idazkaritza. Oraindik gauza txiki batzuk geratzen zaizkio erabat bukatuta egoteko baina gaua nagusietan prest dago eta horregatik erabaki genuen aste honetan inauguratzea”, azaltzen du.

Inaugurazioa datorren igandean izango da, arratsaldeko 7etan. Zuzendaritza Batzordeko kideek hitz batzuk zuzenduko dizkiote eraikinaren aurrean bildutako publikoari eta dantzariek Aurreskua dantzatuko dute, zeremonia edertzearren, instalazio berriak gisa horretan agurtuz. Zerrenda-mozketa egin ondoren etxe berrira sartuko dira gonbidatuak eta barruan ohorezko ardo bat eskainiko zaie. Hona helbide berria: Sucre kalea 1146.

Txahalaren Festa Nazionala

Jai herrikoi honen 46. edizioa martxoaren 11tik 18ra izango da. Eta urtero bezala, jaiaren aurreko ‘Euskal Peña’ delako bat antolatuko dute euskal etxeko lagunek, aurten nobedade gisa, etxe berrian egingo den lehenengo ‘Euskal Peña’ izatea.

Ohi bezala, aurreko ostiralean izango da, martxoaren 9an.

Elkarretaratzean Txahalaren Festa Nazionalean erregin-hautagai aurkeztuko diren 24 neskek desfilatuko dute lehen aldiz publikoaren aurrean.

Hautagaien artean euskal etxe eta gizataldearen ordezkari Catalina Jaimek.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia