euskal diaspora eta kultura
2011/06/06
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Euskaldunen danborrada eguerdiko hamabietan hasi zen eta ia zortziak arte iraun zuen. Ordubetero hamabost bat minutuz, Sarriegiren doinuek oihartzun berezia lortu zuten turismo azoka honetarako autoei itxitako Londresko Regent Street kale inguruetan. Bertan zebiltzanetako askok harritu begiez so egin eta egiten zioten kasu 'danborrero' omen ziren jole hauei, galdetuz nondik zetozen, zer nolako tradizioa zen delako 'danborrada' hori eta usadio donostiarrari buruz galdera gehiago eginez.
Eguneraldiak ez zuen gehiegi lagundu, arratsaldez bereziki eurijasatxo bat ere gertatu baitzen, baina horrek ez zuen eraginik izan danbor-joleengan, pozik bete baitzuten Donostia eta Euskadiko turismoaren enbaxadari lana egiteko ezarri zitzaien zeregina. Euskaldunek danborrada ekarri zuten, baina 'autonomiaka' antolatuta, Espainiako Estatuko beste leku batzuetatik flamenko emanaldiak edo Menorcako zaldien ikuskizun berezia bezalako proposamen erakargarriak egin ziren. Azokak, antolatzaileek emaniko xifren arabera, milioi erdi bisitarik gora bildu zituen.
Aurreko edizioetan, euskal ordezkaritzaren 'soinu-banda' dantzari eta trikitilariek zuten ezarria. Alabaina aurten euskal folklore aberastasuneko zati berezi eta koloretsua den danborradaren aldeko apustua egin du Basquetour-ek, sorrera nonbait Donostian badu ere gaur egun Euskal Herri osoko hainbat herri eta lekutan jotzen den danborrada ekarriz Londresko publiko estonatuaren aurrera.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus